Eman izena HEZikt graduondokoaren 7. edizioan

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoaren 7. edizioa (32 ECTS, UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 2022ko urrian hasiko da. Matrikula Ikasketa-plana Graduondokoa zatika ere egin daiteke: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (17 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2022ko urritik abendura. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (15 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2023ko urtarriletik maiatzera Ikerkuntza Digitala eta IKTak (15 … Irakurtzen jarraitu Eman izena HEZikt graduondokoaren 7. edizioan

CLARIAH-EUS, Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko azpiegiturak bultzatzeko egitasmoa

CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko aukera Europako ikerketa-azpiegituretan bultzatzeko egitasmoa da. Horrela, CLARIAN-EUSek euskararentzako zerbitzuak eskaini nahi ditu. CLARIAH-EUS azpiegitura sendoa eraikitzeko, ezinbestekoa da harreman sare estua ehuntzea eta erakundeen nahiz administrazioaren inplikazioa bermatzea. Alde batetik, partzuergoa osatzen duten erakundeek eta norbanakoek beren baliabideak ikerketa-komunitatearentzat eskuragarri jarri ahal izango dituzte CLARIAH-EUS azpiegituraren bidez. Baliabideen sozializazio horrek, euskarazko ikerkuntzari bultzada emango dio … Irakurtzen jarraitu CLARIAH-EUS, Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko azpiegiturak bultzatzeko egitasmoa

UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Udako Euskal Unibertsitateko eta #HEZikt graduondokoko Abel Camacho, Mikel Iruskieta, Ainhoa Latatu eta Pedro Lonbide kideek UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena izeneko artikulua eman berri dute argitara Uztaro aldizkariaren 118. alean. Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra dago, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta … Irakurtzen jarraitu UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa izeneko liburua eman berri du argitara. Egileen artean Albert Sangrá eta #HEZikt graduondokoko irakasle Lourdes Guàrdia ditugu. COVID-19aren pandemiak gure hezkuntzaren zimenduak astindu ditu. Bat-batean, gure ikasleak ezin izan dira ikastetxeetara joan, herrialde gehienetan bezala itxi egin baitituzte konfinamenduaren ondorioz. Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker … Irakurtzen jarraitu Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

Euskadi Irratiko “sarean.eus” programan elkarrizketa: hezkuntza eta digitalizazioaz

HEZikt graduondoko Abel Camachok eta Mikel Iruskietak helduen euskalduntzean hezkuntza- eta hizkuntza-teknologien behin-behineko mapa egin eta zenbait gogoeta plazaratu dituzte. Horren harira Euskadi Irratiko Leire Palaciosek sarean.eus programan elkarrizketa egin dio Mikel Iruskietari. Programan beste elkarrizketa eta ekarpen interesgarriak egin dituzte Ikerlaneko Josu Bilbaok adimen artifizialaren inguruan egin duten iragarpenaz eta Ainhoa Azkuek lagunekin jolasteko bideo-jokoez. Hemen duzue programa osoa entzungai: Sarean (2021/04/08) Artikuluaren erreferentzia:Camacho, … Irakurtzen jarraitu Euskadi Irratiko “sarean.eus” programan elkarrizketa: hezkuntza eta digitalizazioaz

EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia

Jon Altunak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Alba Madinabeitia, Inazio Marko, Ana Aierbe eta Esther Cruzekin elkarlanean, EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia izeneko artikulua eman berri du argitara Tantak aldizkariaren 32 (2) alean. Laburpena Unibertsitatea da herritarren formakuntzan eta profesionalizazioan hezkuntza-instituzio aitzindaria, eta horregatik Pedagogia Graduari eginkizun garrantzitsu horretan prestakuntzaren kalitateari buruz hausnartzea egokitzen zaio. Pedagogoaren lanbideak … Irakurtzen jarraitu EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia

Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak

Abel Camachok eta Mikel Iruskietak, HEZikt graduondokoko kideak, Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak izeneko artikulua eman berri dute argitara Tantak aldizkariaren 32 (2) alean. Laburpena Ingurune digitalean bizi arren, bi arazo ezberdin izan ditzakegu: bat, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa izatea eta, bi, euskara eta antzeko baliabide mugatuetako hiz- kuntzetan behar diren teknologiak ez sortzea edota erabilgarri ez egotea.Artikulu honetan, euskara ikasteko, irakasteko … Irakurtzen jarraitu Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak

Sarean euskaraz bizitzeko prest

Montse Maritxalarrek Sarean euskaraz bizitzeko prest izeneko artikulua eman berri du argitara Berria egunkarian. Honela hasten da artikulua: Teknologiak pertsonen arteko komunikaziorako modu berriak ekarri ditu gurera; besteak beste, Telegram, Twitter, Instagram eta Whatsapp erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean elkarren artean komunikatzeko. Euskaraz hitz egiten duen ahobizi bat sarean eskubizi dela esan genezake mezuak edo txioak euskaraz idatziz gero; eta, euskaraz aritzeko gonbita botatzen duen eta … Irakurtzen jarraitu Sarean euskaraz bizitzeko prest

Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa

Garazi Hormaetxek eta Mikel Iruskietak, HEZikt graduondokoko kideak, Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa izeneko artikulua eman berri dute argitara e-Hizpide aldizkariaren 96. alean. Laburpena Lan honen helburua ikasmaila ezberdinetako ikasleek euren parekoen ahozko komunikazio-jarduna eta -estrategiak nola ebaluatzen dituzten aztertzea da. Horretarako, bi tresna ezberdin erabili ditugu: bata, bideo-etiketa bidezko behaketa (Video Enhancing Observation, VEO tresnarekin) eta, … Irakurtzen jarraitu Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa