Sarean euskaraz bizitzeko prest

Montse Maritxalarrek Sarean euskaraz bizitzeko prest izeneko artikulua eman berri du argitara Berria egunkarian. Honela hasten da artikulua: Teknologiak pertsonen arteko komunikaziorako modu berriak ekarri ditu gurera; besteak beste, Telegram, Twitter, Instagram eta Whatsapp erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean elkarren artean komunikatzeko. Euskaraz hitz egiten duen ahobizi bat sarean eskubizi dela esan genezake mezuak edo txioak euskaraz idatziz gero; eta, euskaraz aritzeko gonbita botatzen duen eta … Irakurtzen jarraitu Sarean euskaraz bizitzeko prest

Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Argitara eman berri da Euskonews aldizkariaren 748. alea eta bertan, Mikel Irusketa, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camachok, HEZikt graduondoko irakasleak, idatzitako artikulua: Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Egileen hitzetan: Teknologiaren garapenak ez du etenik. Badirudi hainbat motako datuen bilketa (eta hein batean jakintza) negozio bihurtu dela eta enpresa handien eta pribatuen esku nabarmen geratzen ari dela. Datuen bilketa eta garapen mota … Irakurtzen jarraitu Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Teknologia eta hezkuntza: bat egiteko unea

Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camacho Aurkari eta kontrako asko ditu teknologiak oraindik orain hezkuntzan; horrez gain, oraindik egiteko asko dago eta era anitzeko arazo ugari dakarzkio. Eta hala ere, azken urteotan izandako teknologiaren garapenak ia guztion eguneroko bizimoduan era guztietako aldaketak eragin ditu: lanean, aisialdian, hedabideetan, saleroske-tetan eta komunikazioan, besteak beste. Hezkuntza aldaketa horietatik aparte izan ez bada ere eta gaur … Irakurtzen jarraitu Teknologia eta hezkuntza: bat egiteko unea

Language Equality in the Digital Age

Montse Maritsalarrek, HEZikt graduondokoko Batzorde Akademikoko kidea, 2018ko irailaren 27an Europako Legebiltzarrean izango den Language Equality in the Digital Age izeneko jardunaldian hartuko du parte. Aro teknologiko eta digitalean bizi gara eta horrek era askotako arazoak ekar ditzake hizkuntza minorizatuentzat.  Horrela, jardunaldiaren helburua da Europa eleanitzean hizkuntza-berdintasuna areagotzea, hizkuntza-teknologiei bereziki erreparatuz. Montse Maritsalarrek EUH/UPVko IXA taldearen hainbat garapen teknologiko aurkeztuko ditu. Informazio gehiago: Jardunaldiaren web-gunea Irakurtzen jarraitu Language Equality in the Digital Age

Pedagogia-oinarriak

Hona hemen Rakel Gamitok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Pedagogia-oinarriak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia. Ukaezina da azken hamarkadetan teknologiak garapen geldiezina jasan duela eta baliabide digitalak gure egunerokotasuneko ezinbesteko tresnak bilakatu direla. Baina, egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da atzera begiratzea eta aztertzea garapen teknologiakoak hezkuntzan izan duen eragina. Nola aldatu da “ikasi” aditzaren esanahia? Zein da irakaslearen rola gaur egun? … Irakurtzen jarraitu Pedagogia-oinarriak