UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Udako Euskal Unibertsitateko eta #HEZikt graduondokoko Abel Camacho, Mikel Iruskieta, Ainhoa Latatu eta Pedro Lonbide kideek UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena izeneko artikulua eman berri dute argitara Uztaro aldizkariaren 118. alean. Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra dago, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta … Irakurtzen jarraitu UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa izeneko liburua eman berri du argitara. Egileen artean Albert Sangrá eta #HEZikt graduondokoko irakasle Lourdes GuĂ rdia ditugu. COVID-19aren pandemiak gure hezkuntzaren zimenduak astindu ditu. Bat-batean, gure ikasleak ezin izan dira ikastetxeetara joan, herrialde gehienetan bezala itxi egin baitituzte konfinamenduaren ondorioz. Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker … Irakurtzen jarraitu Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa