Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Argitara eman berri da Euskonews aldizkariaren 748. alea eta bertan, Mikel Irusketa, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camachok, HEZikt graduondoko irakasleak, idatzitako artikulua: Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Egileen hitzetan: Teknologiaren garapenak ez du etenik. Badirudi hainbat motako datuen bilketa (eta hein batean jakintza) negozio bihurtu dela eta enpresa handien eta pribatuen esku nabarmen geratzen ari dela. Datuen bilketa eta garapen mota … Irakurtzen jarraitu Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Elkarrizketa Urtzi Fernandezi eta Amaia Arroyo-Sagastari

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Areagotu zure konpetentzia digitala!” ikastaroa emango dute Urtzi Fernandez Perezek eta Amaia Arroyo-Sagastak. Hori dela-eta, elkarrizketa egin diete gure kideei hemen. Urtzik 2018-2019 ikasturtean HEZikt graduondokoa egin zuen eta amaierako proiektu gisa “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa aurkeztu zuen, Arroyoren zuzendaritzapean. Proiektua errealitate bihurtu da eta euskal komunitateari ekarpena egitea da helburua. Irakurtzen jarraitu Elkarrizketa Urtzi Fernandezi eta Amaia Arroyo-Sagastari

Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean

Hona hemen Urtza Garayk 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean zeintzuk izan behar duten landu dugu. Horretarako, irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak aztertu ditugu. Ikasleei dagokionez, Europa mailan, zenbait herrialdetan, hezkuntza politikaren baitan definitu eta kokatu direla unibertsitateko ikasleen konpetentzia digitalak ikusi dugu. Bestalde Estatu Espainiarrean, … Irakurtzen jarraitu Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean

Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan

Hona hemen Iñaki Telleriak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Lehen atalean, Europa mailan, Estatu maila eta EAEn hezkuntza digitalean ditugun erreferentzia nagusiak ikusi ahal izan ditugu. Bigarren atalean, Lehen Hezkuntzan eta DBHn gaitasun digitalen garapenerako zein proposamen lantzen diren ere ikusi dugu, eta hirugarren gai honetan Lanbide Heziketan gaitasun horien lanketarako dagoen proposamena ere ezagutuko … Irakurtzen jarraitu Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan

Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn

Hona hemen Josune Gerekak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalen LHn eta DBHn izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie. Era berean, teknologia modu instrumentalean menderatzea baino gehiago izan behar du konpetentzia horrek; sarean dagoen informazioa kritikoki eta arduraz erabiltzeko gaitasuna eman behar du, eta bitarteko horietan modu sortzailean … Irakurtzen jarraitu Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn

Konpetentzia digitalen marko orokorra

Hona hemen Amaia Arroyo-Sagastak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalen marko orokorra izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Bigarren moduluko lehenengo atalean, gainerako gaien oinarria lantzen hasi gara. Horretarako, Europa mailan, estatu mailan eta EAEn dauden egungo hezkuntza digitalaren gaineko erreferentzia garrantzitsuenak ezagutu ditugu. Horrez gain, konpetentzia hitzaren esanahi pedagogikoa argitzen saiatu gara, gainerako gaien oinarri dena konpetentzia digitalaren eremuan. Azkenik, geure konpetentzia digitalari … Irakurtzen jarraitu Konpetentzia digitalen marko orokorra

Sarean ikasten duten irakasleak eta eskolak

Amaia Arroyo-Sagastak, HEZIkt graduondokoan irakasle eta koordinatzaileak, Docentes y escuelas que aprenden en la red. Estudio sobre la competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi ikastola izenburupean aurkeztu berri du bere tesia. Hori dela-eta, #bideotxio batera laburbildu du tesia @JosiIKT “bideogilearen laguntzaz Irakurtzen jarraitu Sarean ikasten duten irakasleak eta eskolak