Gorka Julio ‘Euskara ala ezkara ingurune digitalean?’ jardunaldian izango da

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Euskara ala ezkara ingurune digitalean? jardunaldia antolatu du euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko asmoz. Jardunaldia 2019ko urriaren 5ean izango da Elgoibarren eta Gorka Juliok, HEZikt graduondoko irakaslea, egitarauaren barruan antolatutako Burujabetza teknologikoa: nola eta zertarako? mahainguruan hartuko du parte. Informazio gehiago: Jardunaldiaren web-gunea Egitarua Izen ematea Irakurtzen jarraitu Gorka Julio ‘Euskara ala ezkara ingurune digitalean?’ jardunaldian izango da

Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana

Udako Euskal Unibertsitateak Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana izeneko jardunaldia antolatu du 2019ko ekainaren 20an Euskaltzaindiaren Egoitzan (Bilbo).

Jardunaldian HEZikt graduondokoko Mikel Iruskieta eta Montse Maritxalar irakasleek hartuko dute parte.

Irakurtzen jarraitu “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana”

Language Equality in the Digital Age

Montse Maritsalarrek, HEZikt graduondokoko Batzorde Akademikoko kidea, 2018ko irailaren 27an Europako Legebiltzarrean izango den Language Equality in the Digital Age izeneko jardunaldian hartuko du parte. Aro teknologiko eta digitalean bizi gara eta horrek era askotako arazoak ekar ditzake hizkuntza minorizatuentzat.  Horrela, jardunaldiaren helburua da Europa eleanitzean hizkuntza-berdintasuna areagotzea, hizkuntza-teknologiei bereziki erreparatuz. Montse Maritsalarrek EUH/UPVko IXA taldearen hainbat garapen teknologiko aurkeztuko ditu. Informazio gehiago: Jardunaldiaren web-gunea Irakurtzen jarraitu Language Equality in the Digital Age