
XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen
Zabalik dago XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen ikastaroan izena emateko epea. Izaro Arbizu (IKTon) eta Amaia Arroyo-Sagasta (HEZikt graduondoko irakaslea) izango dira irakasleak eta helburu nagusiak ondokoak dira: aro digitalak hezkuntza esparruan duen eraginari buruz hausnartzea eta teknologia eta hezkuntza uztartzearen eztabaidaren inguruko ekarpen teorikoak ezagutzea. Ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du 2019ko urriaren 4tik azaroaren 8ra bitartean eta on-line izango da. Informazio … Irakurtzen jarraitu XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen