Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak

Abel Camachok eta Mikel Iruskietak, HEZikt graduondokoko kideak, Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak izeneko artikulua eman berri dute argitara Tantak aldizkariaren 32 (2) alean. Laburpena Ingurune digitalean bizi arren, bi arazo ezberdin izan ditzakegu: bat, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa izatea eta, bi, euskara eta antzeko baliabide mugatuetako hiz- kuntzetan behar diren teknologiak ez sortzea edota erabilgarri ez egotea.Artikulu honetan, euskara ikasteko, irakasteko … Irakurtzen jarraitu Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak

XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen

Zabalik dago XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen ikastaroan izena emateko epea. Izaro Arbizu (IKTon) eta Amaia Arroyo-Sagasta (HEZikt graduondoko irakaslea) izango dira irakasleak eta helburu nagusiak ondokoak dira: aro digitalak hezkuntza esparruan duen eraginari buruz hausnartzea eta teknologia eta hezkuntza uztartzearen eztabaidaren inguruko ekarpen teorikoak ezagutzea. Ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du 2019ko urriaren 4tik azaroaren 8ra bitartean eta on-line izango da. Informazio … Irakurtzen jarraitu XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen

Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak

Abel Camachok eta Mikel Iruskietak, HEZikt-eko irakaslea eta zuzendaria, Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak  izeneko hitzaldia eskaini zuten Udako Euskal Unibertsitateak 2018ko azaroaren 9an eta 10ean Bilbon antolatutako Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. Topaketan. Erabiltako aurkezpena ere hemen duzue. Irakurtzen jarraitu Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak