Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Udako Euskal Unibertsitateak 2020/2021 ikasturteko irekiera ekitaldia egin du irailaren 24an Eibarren, Ikastetxe Nagusian arratsaldeko 18:30etan. Bertan, ikasturte honetarako UEUk dituen erronkak aurkezteaz gain, #HEZikt graduondokoko irakasle Rakel Gamitok hitzaldi nagusia eskaini du: Online irakatsi edo online biziraun? Irakurtzen jarraitu Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Entzi Zubiriren hitzaldia

#HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluan (Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak) bai&by Ingeles eta euskara akademiako Entzi Zubirik hitzaldia eman zuen 2020ko ekainaren 5ean: Adimen artifiziala eta neurolinguistikaren aurrerapenak uztartzen dituen proiektua. COVID-19ak sortarazitako krisiaren ondorioz, online eskaini zen hitzaldia eta emen duzue grabazioa. Irakurtzen jarraitu Entzi Zubiriren hitzaldia

Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak

Abel Camachok eta Mikel Iruskietak, HEZikt-eko irakaslea eta zuzendaria, Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak  izeneko hitzaldia eskaini zuten Udako Euskal Unibertsitateak 2018ko azaroaren 9an eta 10ean Bilbon antolatutako Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. Topaketan. Erabiltako aurkezpena ere hemen duzue. Irakurtzen jarraitu Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak

Sarean ikasten duten irakasleak eta eskolak

Amaia Arroyo-Sagastak, HEZIkt graduondokoan irakasle eta koordinatzaileak, Docentes y escuelas que aprenden en la red. Estudio sobre la competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi ikastola izenburupean aurkeztu berri du bere tesia. Hori dela-eta, #bideotxio batera laburbildu du tesia @JosiIKT “bideogilearen laguntzaz Irakurtzen jarraitu Sarean ikasten duten irakasleak eta eskolak