E-­learning aplikatua enpresan

Hona hemen Mertxe Gordillok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren hirugarren moduluko E-­learning aplikatua enpresan izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

e-learning_enpresanFormazioa edo prestakuntza ez da bakarrik unibertsitateen gauza. E-learning-ak enpresan ere badu bere lekua, eta aldaketa-prozesuen eragile izan daiteke: aldaketa kulturalen, metodologikoen eta teknologikoen eragile, hain zuzen ere. Nolakoak dira prestakuntza-prozesuak enpresatan? Zer eragin du e-learning-ak horiengan? Zer plataforma edota eduki landu daitezke? Enpresen prestakuntza-prozesuetan e-learning-ak dituen inplikazioak ulertzen saiatuko gara.

1. Oinarrizko ezaugarriak

Enpresatan prestakuntzaz ari garenean, hiru ezaugarri izan ditugu beti kontuan:

  1. Prestakuntzaren eraginkortasuna
  2. Sistemaren malgutasuna
  3. Metodologiaren egokitasuna

Horregatik, oso garrantzitsua da teknologia oso egonkorra izatea eta irakasle ezin hobeak izatea. Gaur egungo langileentzat pentsatutako sistema eta metodologia.

e-leaning_enpresan_1

2. Nola ulertzen dugu Blended Learning-a?

Aldez aurretiko prestakuntzak desabantaila batzuk ditu e-learningen ondoan. Alde batetik, logistika esfortzu handia eskatzen du eta horrek nahiko garesten du prestakuntzaren kostua. Gainera, une eta gune berdinean egotea eskatzen du.

e-learning_enpresean_2E-learning-ean, berriz, edonon eta edonoiz dago gure esku. Baina autoikaskuntza bada, motibazioa asko kontrolatu behar da, esperientzia pertsonalizatua izateko eta ikaskuntza pasiboa izan ez dadin.

Blended learning-ean, ordea, irakaslearekin momentu txikiak daude, txikiak baino garrantzitsuak. Plataforman bertan egiten dira jarduerak eta irakaslearekin ere leku berdinean egiten dira.

3. Flipped Classroom metodologia

e-learning_enpresan_3

Lehen esan bezala, ikas-irakaskuntza prozesu guztia plataforman bertan egin dezakegu.
Zerbitzu guztiak behar guztiei erantzuteko

e-learning_enpresean_4

4. Erreferentziak

  • Álvarez, Carlos (2003).  E-learning: ¿cómo afrontarán las empresas los retos en formación de empleados
  • Clark, R. C.; Mayer, R. E. (2002). E-Learning and the Science of Instruction: Proven Guidelines for Consumers and Designers of Multimedia Learning, Jossey-Bass/Pfeiffer, San Francisco,California.
  • Horton, W. (2000). Designing Web-Based Training: How to Teach Anyone Anything Anywhere Anytime, John Wiley & Sons, New York

On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak

Hona hemen Juanan Pereirak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia.

515161013_9d2b9aa25c_z

Gaur egungo gizarteak on-line ikasteko joera du. Ez soilik ikaskuntza formala erabiliz (araututako ikaskuntza, graduak, gradu-ondoko ikastaroak) baizik eta bakoitzak bere aldetik, on-line bideoak ikusiz, edo on-line ikastaro masiboak jarraituz bizitza osoan zeharreko -ikaskuntza -lifelong learning- landuz. Argi dago aurrez aurreko ikaskuntza gero eta tartaren zati handiago bat on-line ikaskuntzari ematen ari zaiola. Honi lotuta, irakasleen prestakuntza gizarteak eskatzen duen on-line testuinguru horretara egokitu beharra nabarmena da.

Gai honetan, on-line ikastaro bat emateko gaitasuna landu da. On-line emateko edukiak modu praktikoan antolatzen ikasi dugu. Horretarako, munduan oso erabiliak diren bi LMS (Learning Management System), Moodle eta edX, irakaslearen ikuspuntutik erabiltzen praktikatu da. LMS baten ezaugarri nagusien inguruan ere hausnarketa egin da.

Batzuetan, on-line ikastaroetan, ikasleekin biltzea eta ahozko komunikazioa lantzea ere beharrezkoa izango da. Horretarako, bilera birtualak -mikrofonoa eta web-kamerarekin- egiteko gaitasuna menperatu behar da. Hainbat tresna erabil daitezke hori lortzeko (Google Hangout, Skype, Amazon Chime…); ikasgai honetan Hangout erabili dugu gure helburuak lortzeko (erraza, plataforma anitzetan eskuragarri, kalitate ona bideoan eta audioan, automatikoki grabatzeko aukera, …)

Moodle-n eta edX-n landu diren ezagutza zehatzak:

  • Ikastaro bat sortu eta bertan ikasleak matrikulatu
  • Baliabideak eta edukia sortu (web orria, url-ak, irudiak, fitxategiak…)
  • Jarduerak sortu: zeregina, galdetegia (galdera-bankua)

Moodlen gehiago sakondu da, eta besteak beste ariketa osagarri hauek ere landu dira:

  • Baldintzazko jarduerak zer diren aztertu. Honekin lotuta, jarduera osaketaren jarraipena.
  • Dominen kudeaketa

Beste bi gai osagarri ere jorratu dira:

  • Bilera birtualak Google Hangout erabiliz antolatu eta automatikoki YouTuben estekatu, pribatutasun hobespenak modu egokian doituz
  • Pantailaren grabaketak egin (screencast), bideo-tutorialak egiten ikasteko

Bukatzeko, beste LMS batzuen berri ere izan dugu, bakoitzaren ezaugarri nagusiak aztertuz, gainetik bada ere (Canvas LMS, Sakai, Desire2Learn, Blackboard)