UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Udako Euskal Unibertsitateko eta #HEZikt graduondokoko Abel Camacho, Mikel Iruskieta, Ainhoa Latatu eta Pedro Lonbide kideek UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena izeneko artikulua eman berri dute argitara Uztaro aldizkariaren 118. alean. Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra dago, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta … Irakurtzen jarraitu UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa

Garazi Hormaetxek eta Mikel Iruskietak, HEZikt graduondokoko kideak, Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa izeneko artikulua eman berri dute argitara e-Hizpide aldizkariaren 96. alean. Laburpena Lan honen helburua ikasmaila ezberdinetako ikasleek euren parekoen ahozko komunikazio-jarduna eta -estrategiak nola ebaluatzen dituzten aztertzea da. Horretarako, bi tresna ezberdin erabili ditugu: bata, bideo-etiketa bidezko behaketa (Video Enhancing Observation, VEO tresnarekin) eta, … Irakurtzen jarraitu Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa

Langile ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat

Jon Altunak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Aitziber Lizarragarekin elkarlanean, Langile ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat izeneko artikulua eman berri du argitara Tantak aldizkariaren 32 (1) alean. Laburpena Hernanin dago Langile Ikastola. 80ko hamarkadan, ikastolen mugimendua oraindik gaztea zen Euskal Herrian, eta apaiz eta frankismo garaiko eskola eredu tradizionalekin haustea zuen helburu, neurri handi batean. Metodologia konkretu bat garatu zuen Ikastolak garaiko eredu pedagogikoei jarraituz baina batez … Irakurtzen jarraitu Langile ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat

Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

#HEZikt graduondokoko zuzendari Mikel Iruskietak, Jose Mari Arriolak eta Josu Goikoetxeak eHizpide aldizkariaren 95. alean Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka izeneko artikulua eman berri dute argitara. Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen … Irakurtzen jarraitu Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Argitara eman berri da Euskonews aldizkariaren 748. alea eta bertan, Mikel Irusketa, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camachok, HEZikt graduondoko irakasleak, idatzitako artikulua: Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Egileen hitzetan: Teknologiaren garapenak ez du etenik. Badirudi hainbat motako datuen bilketa (eta hein batean jakintza) negozio bihurtu dela eta enpresa handien eta pribatuen esku nabarmen geratzen ari dela. Datuen bilketa eta garapen mota … Irakurtzen jarraitu Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

EKI hezkuntza proiektu berritzailea eta bere ikasgaikako inplementazioari buruzko azterketa

Jon Altunak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Andrea Goñirekin elkarlanean, EKI hezkuntza proiektu berritzailea eta bere ikasgaikako inplementazioari buruzko azterketa izeneko artikulua eman berri du argitara Tantak aldizkariaren 31. alean. Laburpena Hezkuntza etengabeko berrikuntzan bere funts eta forma birdefinitzen joan da, metodo, teoria eta proiektu berrien bitartez. Egungo gizartearen eskaerari erantzun emanez, EKI proiektu berritzailea konpetentzietan oinarritutako ebaluaziora eta formatu digitalera hurbiltzen da. Artikulu honetarako buruturiko ikerketa … Irakurtzen jarraitu EKI hezkuntza proiektu berritzailea eta bere ikasgaikako inplementazioari buruzko azterketa

Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan

Mikel Iruskietak, HEZIkt graduondokoko zuzendaria eta irakaslea, Udane Beaskoetxearekin elkarlanean, argitara eman berri du Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan izeneko artikulua Tantak aldizkariaren 31. alean.

Irakurtzen jarraitu “Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan”

Teknologia eta hezkuntza: bat egiteko unea

Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camacho Aurkari eta kontrako asko ditu teknologiak oraindik orain hezkuntzan; horrez gain, oraindik egiteko asko dago eta era anitzeko arazo ugari dakarzkio. Eta hala ere, azken urteotan izandako teknologiaren garapenak ia guztion eguneroko bizimoduan era guztietako aldaketak eragin ditu: lanean, aisialdian, hedabideetan, saleroske-tetan eta komunikazioan, besteak beste. Hezkuntza aldaketa horietatik aparte izan ez bada ere eta gaur … Irakurtzen jarraitu Teknologia eta hezkuntza: bat egiteko unea

“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan liburua lagun askoren arteko elkarlanaren emaitza da. Gure eskerrik beroenak editore-lanetan ibili direnei (Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camacho), Udako Euskal Unibertsitatea eta UPV-EHU erakundeei eta UEUko lagunei (Nekane Intxaurtza eta Ander Altuna). Eta jakina, egile guztiei! Liburuak, sarreraz gain, zazpi atal eta 31 kapitulu ditu. Laburbil ditzagun, labur-labur horiek zertan diren. Lehenengo atalean, gaur egun teknologia-erabilerarako … Irakurtzen jarraitu “IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!