#HEZikt Campus aldizkarian

Gaur #HEZikt graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus aldizkarian agertu da. Izan ere, bertsio digitalerako doako sarbidea dago IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan. Egoera berezi honetan laguntzeko asmoz, datozen bi hilabeteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) erabaki dute ‘lKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan‘ liburua, hezkuntzan teknologiak duen garrantziaz hausnartzen duena, doan deskargatu ahal izatea, pdf formatuan, pertsona gehienentzat baliagarria izango delakoan. Euskal Herriko … Irakurtzen jarraitu #HEZikt Campus aldizkarian

“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan liburua lagun askoren arteko elkarlanaren emaitza da. Gure eskerrik beroenak editore-lanetan ibili direnei (Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camacho), Udako Euskal Unibertsitatea eta UPV-EHU erakundeei eta UEUko lagunei (Nekane Intxaurtza eta Ander Altuna). Eta jakina, egile guztiei! Liburuak, sarreraz gain, zazpi atal eta 31 kapitulu ditu. Laburbil ditzagun, labur-labur horiek zertan diren. Lehenengo atalean, gaur egun teknologia-erabilerarako … Irakurtzen jarraitu “IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!