

IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: ZuZeuko Podcasta
“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburuko bi egilek liburuko kapitulu batean landutakoa azaltzen dute honako poscastean. Hain zuzen ere, liburuko lehen atala “Testuinguru pedagogikoa” bosgarren kapituluan, Josi Sierrak eta Lorea Aretxagak, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala sakonago ulertzeko landu duten kapituluaz ari dira. Bertan, IDUaren giltzarriak aipatzen dituzte, hezkuntzaren eta teknologiaren arteko harremana ikuspegi inklusibotik baloratu ahal izateko. Podcast saio honetan Maite Goñik Josi Sierrari elkarrizketa egiten … Irakurtzen jarraitu IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: ZuZeuko Podcasta

Metodologia-joera berriak eta berrikuntza
Hona hemen Amaia Arroyok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Metodologia-joera berriak eta berrikuntza izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia. Aztertu eta landu dugu garapen teknologikoak hezkuntzan izan duen eragina. Hezkuntza eta teknologia binomio horretatik (edo hori aitzakiatzat hartuta), hainbat metodologia-joera sortzen ari dira. Zeintzuk dira momentuan suspertzen ari diren joera metodologikoak eta horien oinarriak? Berritzaileak al dira denak? Zer da, benetan, hezkuntza-berrikuntza? Hausnar dezagun horri … Irakurtzen jarraitu Metodologia-joera berriak eta berrikuntza

Eman izena HEZikt graduondokoaren 5. edizioan
IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoaren 5. edizioa (32 ECTS, UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 2020ko urriaren 2an hasi eta 2021eko ekainaren 25ean amaituko da. Aurre matrikula Ikasketa-plana Graduondokoa zatika ere egin daiteke: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (17 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2020ko urriaren 2tik 2020ko abenduaren 18ra. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (15 ECTS, UPV/EHUren … Irakurtzen jarraitu Eman izena HEZikt graduondokoaren 5. edizioan

HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri
“Hizkuntzen irakaskuntza eta garapenerako teknologiak ” izeneko azken irakasgaian, euskara eta beste hizkuntzen irakaskuntzan aditua den Entzi Zubiri laguna gonbidatu dugu. Egungo euskararen irakaskuntza eta teknologiaren artean dauden loturak ikuspegi praktikotik hobeto ulertzeko. Entzi Zubirik ibilbide luzea du hizkuntzen irakaskuntzan: AEKko irakasle, didaktikari eta kudeaketan ibilia, IKAren sortzailea eta 1991n Didaktiker proiektuaren bultzatzailea. 2007an Didaktiker Fundazio bilakatzeko proiektuaren sortzailea. Hitzaldiaren izenburua: “BAI&BY: adimen artifiziala eta … Irakurtzen jarraitu HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri

Ikasgaien sintesiak moduluka
Hemen jaso ditugu HEZikt graduondokoan zehar irakasleek egindako ikasgaien sintesiak.
Irakurtzen jarraitu “Ikasgaien sintesiak moduluka”
Liburu doain lortzeko Deia egunkarian agerturiko oharra
DEIA egunkarian liburuaren zabalpena egiteko agertu den oharra: https://www.deia.eus/vivir-on/ciencia-y-tecnologia/2020/04/04/iktak-eta-konpetentzia-digitalak-hezkuntzan/1029444.html Irakurtzen jarraitu Liburu doain lortzeko Deia egunkarian agerturiko oharra

#HEZikt Campus aldizkarian
Gaur #HEZikt graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus aldizkarian agertu da. Izan ere, bertsio digitalerako doako sarbidea dago IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan. Egoera berezi honetan laguntzeko asmoz, datozen bi hilabeteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) erabaki dute ‘lKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan‘ liburua, hezkuntzan teknologiak duen garrantziaz hausnartzen duena, doan deskargatu ahal izatea, pdf formatuan, pertsona gehienentzat baliagarria izango delakoan. Euskal Herriko … Irakurtzen jarraitu #HEZikt Campus aldizkarian

Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan
Argitara eman berri da Euskonews aldizkariaren 748. alea eta bertan, Mikel Irusketa, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camachok, HEZikt graduondoko irakasleak, idatzitako artikulua: Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Egileen hitzetan: Teknologiaren garapenak ez du etenik. Badirudi hainbat motako datuen bilketa (eta hein batean jakintza) negozio bihurtu dela eta enpresa handien eta pribatuen esku nabarmen geratzen ari dela. Datuen bilketa eta garapen mota … Irakurtzen jarraitu Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

e-learning aplikatua enpresan
Hona hemen Gorka Juliok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren e-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak moduluko “e-learning aplikatua enpresan” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. 1. Ikasgai honetan honako gaiak aztertu ditugu: 1.1 E-learning korporatiboa zer da? E-learning korporatiboa, enpresa barnean irakaskuntza mota honen erabilera da. E-learningak gero eta presentzia handiagoa du enpresetan, unibertsitateetan eta era guztietako erakundeetan, eta e-learningaren hazkunde geldiezinak ez du zerua ukitzen. 70eko hamarkadaren … Irakurtzen jarraitu e-learning aplikatua enpresan

Ikaskuntza-datuen analisia
Hona hemen Mikel Larrañagak 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Oinarriak. Teknologia eta pedagogia moduluko “Ikaskuntza-datuen analisia” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan gaur egun bogan dagoen arlo bat landu dugu, Ikaskuntza-datuen analisia edo Learning Analytics deritzona. Ikaskuntza-datuen analisiaren helburu nagusia ikasprozesuetan zer gertatzen den ulertaraztea da, ikaskuntza bera hobetu ahal izateko. Horretarako, estatistikak eta datu-meataritza teknikei esker LMSetan jasotako informazioa erabiltzen da. Gai honetan, Ikaskuntza-datuen … Irakurtzen jarraitu Ikaskuntza-datuen analisia