Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Udako Euskal Unibertsitateak 2020/2021 ikasturteko irekiera ekitaldia egin du irailaren 24an Eibarren, Ikastetxe Nagusian arratsaldeko 18:30etan. Bertan, ikasturte honetarako UEUk dituen erronkak aurkezteaz gain, #HEZikt graduondokoko irakasle Rakel Gamitok hitzaldi nagusia eskaini du: Online irakatsi edo online biziraun? Irakurtzen jarraitu Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Measuring the Quality of Test-based Exercises Based on the Performance of Students

Mikel Larrañagak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Josu Arruarte, Ana Arruarte eta Jon A. Arriagarekin elkarlanean, Measuring the Quality of Test-based Exercises Based on the Performance of Students izeneko artikulua eman berri du argitara International Journal of Artificial Intelligence in Education aldizkarian. Laburpena In order to be effective, a learning process requires the use of valid and suitable educational resources. However, measuring the quality of an educational … Irakurtzen jarraitu Measuring the Quality of Test-based Exercises Based on the Performance of Students

EducaTIC_eus: hezkuntza-aplikazioei buruzko bideotutorialak euskaraz

Maialen Urbietak eta Mikel Goikoetxeak 2020ko maiatzean sortu zuten EducaTIC_eus izeneko kanala YouTuben. Kanalaren helburu nagusia da irakasleen esku IKT tresna desberdinen inguruko tutorialak jartzea euskaraz. Egileek diotenez, egun batetik bestera aurrez aurreko irakaskuntzatik onlinekora pasatu ginen eta kanal horren bitartez egoera zail horretan irakasleentzako laguntza eskaini nahi izan dute. Horrela, kanala hezkuntza-testuinguru guztietako irakasleei begira dago bereziki prestatuta, ematen diren adibideak ikasleekin nola lan … Irakurtzen jarraitu EducaTIC_eus: hezkuntza-aplikazioei buruzko bideotutorialak euskaraz

Langile ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat

Jon Altunak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Aitziber Lizarragarekin elkarlanean, Langile ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat izeneko artikulua eman berri du argitara Tantak aldizkariaren 32 (1) alean. Laburpena Hernanin dago Langile Ikastola. 80ko hamarkadan, ikastolen mugimendua oraindik gaztea zen Euskal Herrian, eta apaiz eta frankismo garaiko eskola eredu tradizionalekin haustea zuen helburu, neurri handi batean. Metodologia konkretu bat garatu zuen Ikastolak garaiko eredu pedagogikoei jarraituz baina batez … Irakurtzen jarraitu Langile ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat

Entzi Zubiriren hitzaldia

#HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluan (Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak) bai&by Ingeles eta euskara akademiako Entzi Zubirik hitzaldia eman zuen 2020ko ekainaren 5ean: Adimen artifiziala eta neurolinguistikaren aurrerapenak uztartzen dituen proiektua. COVID-19ak sortarazitako krisiaren ondorioz, online eskaini zen hitzaldia eta emen duzue grabazioa. Irakurtzen jarraitu Entzi Zubiriren hitzaldia

Rakel Gamitori elkarrizketa Ttap aldizkarian

#HEZikt graduondokoko irakasle Rakel Gamitori elkarrizketa egin diote Ttap aldizkariaren 78. alean. Bertan hezkuntzaren alorrean COVID-19aren ondorioz sorturiko krisialdiak sortarazi dituen arazo eta kezkei buruz egin du hausnarketa. Elkarrizketa ikusteko, entzuteko edo irakurtzeko, Ttap aldizkariaren aplikazio mugikorra deskargatu behar da, APP Storean edo Play Storean. Irakurtzen jarraitu Rakel Gamitori elkarrizketa Ttap aldizkarian

Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

#HEZikt graduondokoko zuzendari Mikel Iruskietak, Jose Mari Arriolak eta Josu Goikoetxeak eHizpide aldizkariaren 95. alean Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka izeneko artikulua eman berri dute argitara. Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen … Irakurtzen jarraitu Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka