Batzorde Akademikoa

Mikel Iruskieta HEZikt Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERIC-eko kide. IXA-CLARIN-K Humanitate Digitalen ikerkuntzarako hizkuntza teknologia garatzeko ikerketa-azpiegitura koordinatzen du. Interneten: argitalpenak

Amaia Arroyo-Sagasta Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua, IKTak formazioan aplikatuta masterduna, Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea da. Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA-PLE) eta Erakundeen Ikas-Alorra (EIA-OLE) dira bere ikerlerroak. Teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea. Interneten: Twitter, Bloga eta LinkedIn.

Abel Camacho Euskal Filologian lizentziatua da eta urte luzez euskara-irakasle ibilia. Egun Santurtziko Udalean prestakuntza-teknikaria da. Euskara ikasteko hainbat materialen idazlea, irakasleen prestatzailea euskararen didaktika eta hezkuntzarako teknologiaren erabilerari buruzko hainbat ikastarotan. Moodle-ren euskarazko itzulpenaren arduraduna eta kode irekiko beste hainbat aplikazioren itzultzailea. e-learning aholkularia. Interneten: Twitter eta Bloga

Nahia Idoiaga Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta Psikologian doktorea (2016) da. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kidea da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa, komunikazioa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu. Gainera, teknologien erabileraz probestuaz gizarte inklusioa lantzen duten hainbat proiektuetan parte hartzen du. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle da 2016tik Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Bestalde, Haur Hezkuntza graduko Koordinatzailea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU) eta baita berdintasun eta kalitate batzordeetako partaide ere. Interneten: https://kideon.eus/pertsonak/nahia-idoiaga-mondragon/.
Antolaketa teknikoa

Ainhoa Latatu Biologian lizentziatua da eta doktoradutzako ikasketak ur sistemetako ekologia mikrobianoaren alorrean egin zituen UPV/EHUn. UEUko langilea da 2002. urteaz geroztik, eta bertan unibertsitate mailako prestakuntzaz arduratzen da, batez ere graduondokoen sustapen eta kudeaketaz. Adituen jardunaldi eta mintegiak ere bere lan esparruan sartzen dira.
Ireide Arriolabengoa Gizarte Hezkuntzan diplomatua (Deustuko Unibertsitatea, 1997), Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU, 2003) eta Haur Hezkuntzako magisteritzan diplomatua (Mondragon Unibertsitatea, 2005). UEUko langilea da 2003. urteaz geroztik, eta bertan aholkularitza pedagogikoaz eta on line irakaskuntzaz arduratzen da. Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programaren aholkularitzan aritzea ere bere lan esparruan sartzen da.
Irakasleak

Itziar Aldabe Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko eta IXA ikerketa-taldeko ikertzailea da UPV/EHUko Informatika Fakultatean. 2003. urtean hasi zen IXA taldean eta 2011. urtean doktorego-tesia UPV/EHUn aurkeztu zuen. Bere ikerketa-interes nagusiak hizkuntzaren prozesamendua eta horren aplikazioa hizkuntzen eta zeintziako i(ra)kaskuntzan dira. Hainbat artikulu argitaratu ditu goi-mailako aldizkari eta biltzarretan, biltzar ezberdinen antolakuntzan parte hartu du eta hainbat artikulu berrikusi ditu. LAP-EMLCT master programan eta HEZikt graduondokoan irakaslea da.

Nere Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea da Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Egun Fakultateko kudeaketa lanean dabil, mugikortasun eta gizarte proiekzio dekanorde moduan. Fishernet Ikerketa taldeko kidea da. Azken urte hauetan, gazteak eta sare sozialek dituzten aukerak eta arriskuak ikertzen dabil taldekideekin batera.

Unai Atutxa Lehen Hezkuntzan graduatua da (2016) Bilboko Hezkuntza Fakultatean, eta Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamenduan masterduna (2018). Halaber, IXA Taldeko ikertzailea da, eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua programan dihardu doktoregai, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean. Hizkuntzaren prozesamendua eta didaktika uztartzea da bere ikerlerro nagusia; doktorego tesian, ikasleen laburpen-gaitasunaren garapena du ardatz.

Iñigo Balerdi Urrestarazu, informatikan lizentziatua da (UPV/EHU). Gaur egun Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan Informatika alorreko irakasle eta ikastetxeko IKT sustatzaile lanetan eta bereziki IKT pedagogo lanean jarduten duelarik. Bere betekizunetako bat, ikaslearen ikaskuntza prozesua eraginkorragoa suerta dadin, gaitasun digitalen lanketa sustatzean datza, metodologia aktiboetan oinarrituta. Bestalde, Tknikako (ikerkuntza zentroa EAEko lanbide heziketan) ikaskuntza eta etekin handiko alorrean ere lan egiten du, IKT aRitu gisa. Bertan, ikaskuntza-ereduak, gaitasun digitalen bidez indartzen eta hobetzen saiatzen delarik. Interneten.

Urko Fernandez Roman
Sistemen Informatikako Ingeniaritza Teknikoa da (UPV/EHU) eta Amerikako Estatu Batuetan Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Master bat burutu zuen. IKT sektorean formakuntzan eta proiektu teknologikoak diseinatzen, garatzen eta kudeatzen 10 urtetik gorako esperientzia du. Sei urtez PantallasAmigas ekimeneko proiektu burua izan zen, eta egun EMOKI elkarteko hezkuntza teknologikoko arduraduna da, harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzeko programak diseinatzen eta inplementatzen.

Rakel Gamito informatika-aplikazioen garapenako goi-mailako teknikaria, Haur Hezkuntzan graduatua eta Psikodidaktika ikerketa-masterduna. On-line irakaskuntzan teknikari zein irakasle gisa aritu da. Egun UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzailea da, IkHezi ikerketa-taldean. Hezkuntza eta gaitasun digitala dira lantzen dituen ikerlerro nagusiak. Era beran, UEUko Pedagogia Saileko burua da.

Xabier Gardeazabal Software Ingeniaritzako graduatua (UPV/EHU, 2014) eta Mobile Computing masterduna (FH-OOE 2016) da. Egun UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzailea da, EGOKITUZ ikerketa-taldean. Bertan, behar bereziak dituzten pertsonentzako gizaki-konputagailu eta gizaki-robot elkarrekintza modu berriak ikertzen ditu.

Lourdes Guàrdia es Profesora de los Estudios de Psicología y Ciencias de la Educación de la Universitat Oberta de Catalunya y Directora del Máster universitario en Educación i TIC (e-Learning). Investigadora del grupo Edul@b (Investigación en Educación y TIC) http://edulab.uoc.edu/es/. Es doctora en Ciencias de la Educación por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) y coordinadora del grupo de expertos europeos sobre Curriculum development & Course design por la European Association of Distance Teaching Universities (EADTU).

Make Irigoien Bigarren Hezkuntzako hezitzailea da. Hezitzaileen online prestakuntzan murgilduta dabil eta bere lan-ildo nagusiak dira konpetentzia digitala, hezkidetza eta online prestakuntza. Presentziala eta birtualaren arteko mugak erabat lausotuta, hiritar konpetente digitalak hezten laguntzeko eta jendarte berdinzale, bidezko eta sustengarria sustatzeko lanetan ari da. Twitter-en

Aitziber Iturricastillo
MondragonLinguako Euskara koordinatzailea, arduradun didaktikoa eta irakaslea da. Arte Ederretan lizentziatua (2005). 2012tik HABEren aztertzaile. 2009tik autoikaskuntzako ikastaroetako euskara ikasleekin bideokonferentzia bidezko saioak egiten ditu.

Gorka Julio informatika ingeniari teknikoa da (EHU) eta software libreko masterreko titulatua (UOC). Talaios kooperatiba sortzaileetako bat da. Tresnak & garapena, estrategia & analisia, prestakuntza & ahalduntzea eta ekonomia & eraldaketa lantzen ditu. Zehazkiago, web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntza, parte-hartze tresnak, informazio analisia, sare sozialen analisia, informazio kudeaketa eta estrategia teknologikoen diseinua. Interneten: teketen.

Edurne Larraza informatikan Ingeniaria eta Doktorea da, Informatikaren irakaskuntzan espezializatua. UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlaria da. Une honetan UEUko Informatika Saileko burua eta GAUR8 eta sarean.eus agerkari digitaleko kolaboratzailea da. Zientzia gisa eskoletan (lehen eta bigarren hezkuntzan) informatikarentzako lekuaren bila dihardu.

Mikel Larrañagak 2012 urtean lortu zuen Doktore gradua Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHUn. Gaur egun UPV/EHUn irakaslea da Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailan. Bere irakaskuntza Programazioa, Software Ingeniaritza, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Hezkuntzan eta Adimen Artifiziala arlotara bideratuta dago bereziki. Ikerkuntza lerro nagusiak edukazio ingurune adaptatiboak, learning analytics eta teknologia bidez aberastutako ikasketa ingenieritzara bideratuta daude. Bere ikerkuntza eta argitarapenen inguruko informazio gehiago bere webgunean dago eskuragarri: Galan taldeko webgunean

Pedro Lonbide magisteritzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua da. Urte luzez aritu da helduen euskalduntzean lanean. Irakasleen prestatzailea da eta on-line ikaskuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan aditua. Kode irekiko hainbat aplikazio euskaratu ditu (Moodle, Joomla!…). Gaur egun Legazpiko Haztegi ikastolan ari da lanean.

Oier Lopez de Lacalle informatikan doktorea da eta hizkuntza naturalaren tratamendu automatikoan eta adimen artifizialean espezializatua. Egun UPV/EHUko Informatika fakultateko IXA talean dabil ikerlari. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP/LAP) eta Erasmus Mundus Language and Comunication Technologies (EMLCT) masterretan da irakasle. Ikerlari bezala hainbat kongresu eta aldizkarietan argitaratu ditu lanak. Interneten: Twitter

Montse Maritxalar UPV/EHUko irakaslea da Informatika Fakultatean 1989tik. Horretaz gain, IXA ikerketa taldeko ikertzailea ere bada 1988tik, eta Informatikan doktorea 1999tik. 2017tik “European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniquesi izeneko ikerketa-sarearen kudeaketa-batzordekia da. Bere ikerketa-lerroa diziplinartekoa izan da bere hastapenetatik: hezkuntza, hizkuntza eta teknologiaren arteko elkarlana izan da bere ibilbidearen ardatz nagusiena. Interneten: web-gunea.

Oihan Odriozola Informatikan ingeniaria da eta Ikastolen Elkartean lan egiten du ikasmaterialgintza digitalen munduan. Azken urteetan, ikasleen konpetentzia digitalak biltzen dituen eremuak jorratu ditu eta iaz, DBHko eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntza Masterra egin zuen. Horretaz gain, Tropela.eus webgunearen sortzaileetako bat da.

Juanan Pereira informatikan doktorea da. Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea, informatikako graduan . bai eta Online Irakaskuntzan UEU/Asmozek antolatutako bi MOOCetan ere (HTML5 Estandarra Ikasten, HTML5 Aurreratua). Software librean esperientzia handikoa: UPV/EHUko Berezko Titulua: “Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak”. Euskalbar, Babelium eta DiarioLinux proiektuen sortzaile. Enpresetan ere ibilia: Nazaret zentroan irakasle, Arista eta MassAristan web garapenean eta Gipuzkoako Bazkundean IKT saileko kide. Interneten: Bloga eta Twitter
Entzi Zubiri bai&by eta Didaktiker egitasmoetako sortzaileetako bat da. 30 urteko esperientzia du helduen euskararen irakaskuntzan, didaktikaria eta kudeaketan ibilia da. “Euskal Gramatika Osoa” liburuaren, “Joko bilduma : euskararen irakaskuntzarako jokoak” liburuaren eta “Euskal gramatika erraza : (eskola-gramatika)” liburuen egileetako bat da eta Didaktikerren DDK System sistema adimendunaren egileetako bat da.