Pentsaera konputazionalerako tresna aplikatuak eskolan

Hona hemen Edurne Larrazak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Pentsaera konputazionalerako tresna aplikatuak eskolan izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Definizioz, pentsaera konputazionala pentsaera prozesu bat da zeinarekin, konputagailu baten bitartez problema baten ebazpena aurrera eramango den. Programazioaren eta konputazioaren bitartez pentsaera-konputazionala garatu egiten dela ez dago zalantzarik. Galdera da ea pentsaera-konputazionala beste arloetan landuta eragina izan ote dezakeen programazioaren irakaskuntzan. Gu ezagunetik abiatu gara. … Irakurtzen jarraitu Pentsaera konputazionalerako tresna aplikatuak eskolan

Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean

Hona hemen Urtza Garayk 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean zeintzuk izan behar duten landu dugu. Horretarako, irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak aztertu ditugu. Ikasleei dagokionez, Europa mailan, zenbait herrialdetan, hezkuntza politikaren baitan definitu eta kokatu direla unibertsitateko ikasleen konpetentzia digitalak ikusi dugu. Bestalde Estatu Espainiarrean, … Irakurtzen jarraitu Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean

Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan

Hona hemen Iñaki Telleriak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Lehen atalean, Europa mailan, Estatu maila eta EAEn hezkuntza digitalean ditugun erreferentzia nagusiak ikusi ahal izan ditugu. Bigarren atalean, Lehen Hezkuntzan eta DBHn gaitasun digitalen garapenerako zein proposamen lantzen diren ere ikusi dugu, eta hirugarren gai honetan Lanbide Heziketan gaitasun horien lanketarako dagoen proposamena ere ezagutuko … Irakurtzen jarraitu Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan

Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn

Hona hemen Josune Gerekak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalen LHn eta DBHn izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie. Era berean, teknologia modu instrumentalean menderatzea baino gehiago izan behar du konpetentzia horrek; sarean dagoen informazioa kritikoki eta arduraz erabiltzeko gaitasuna eman behar du, eta bitarteko horietan modu sortzailean … Irakurtzen jarraitu Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn

Konpetentzia digitalen marko orokorra

Hona hemen Amaia Arroyo-Sagastak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalen marko orokorra izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Bigarren moduluko lehenengo atalean, gainerako gaien oinarria lantzen hasi gara. Horretarako, Europa mailan, estatu mailan eta EAEn dauden egungo hezkuntza digitalaren gaineko erreferentzia garrantzitsuenak ezagutu ditugu. Horrez gain, konpetentzia hitzaren esanahi pedagogikoa argitzen saiatu gara, gainerako gaien oinarri dena konpetentzia digitalaren eremuan. Azkenik, geure konpetentzia digitalari … Irakurtzen jarraitu Konpetentzia digitalen marko orokorra

Aplikazio digitalen araudia

Hona hemen Jon Altunak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Aplikazio digitalen araudia izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Aplikazioak, sare sozialak eta komunikatzeko hainbat programa egunero erabiltzen ditugu, bai sakeleko telefonoan, ordenagailu edo beste hainbat gailutan eta aplikazio hauetan sarbidea izateko baldintza batzuk onartzera behartzen gaituzte. Orokorrean arau eta baldintza hauek ez dira irakurtzen ezta ezagutzen ere, eta horren ondorioz erabiltzaile askok ez ditu arauak … Irakurtzen jarraitu Aplikazio digitalen araudia

Ikerketarako baliabide teknologikoak

Hona hemen Oier Lopez de Lacallek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Ikerketarako baliabide teknologikoak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia. Datuen garaian bizi gara. Datuetan oinarritutako erabakiak hartzen dira gaur egun gizarteko ia alor guztietan. Bai finantza munduan, medikuntzan, edota hizkuntzalaritzan datuetatik abiatzen gara ezagutza lortzeko, ikasketa-prozesua fintzeko eta erabaki hobeak hartzeko. Irakaskuntzaren alorra ere horretan dabil, izan ere, on-line ikastaroek (adibidez, MOOC motakoak) datu-bilketa … Irakurtzen jarraitu Ikerketarako baliabide teknologikoak

On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak

Hona hemen Juanan Pereirak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia. Gaur egungo gizarteak on-line ikasteko joera du. Ez soilik ikaskuntza formala erabiliz (araututako ikaskuntza, graduak, gradu-ondoko ikastaroak) baizik eta bakoitzak bere aldetik, on-line bideoak ikusiz, edo on-line ikastaro masiboak jarraituz bizitza osoan zeharreko -ikaskuntza -lifelong learning- landuz. Argi dago aurrez aurreko ikaskuntza gero eta … Irakurtzen jarraitu On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak

Irakaskuntza ​telematikorako ​eredu metodologiko​ baterantz

Hona hemen Abel Camachok eta Pedro Lonbidek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Irakaskuntza telematikorako eredu metodologiko baterantz izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikastaroen ezaugarriez aritu gara, batetik. Nola dagoen antolatuta, nola banatuta… eta horrek zer eragin duen eta, areago, zenbaterainoko lotura duen ikastaroaren arrakastarekin. Berez on-line ikastaroek hainbat baldintza betearazten diote ikasleari (diziplina, ardura…). Baldintza horiek guztiak ikaslearen autonomia-mailarekin lotuta daude eta zenbat eta … Irakurtzen jarraitu Irakaskuntza ​telematikorako ​eredu metodologiko​ baterantz

Pedagogia-oinarriak

Hona hemen Rakel Gamitok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Pedagogia-oinarriak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia. Ukaezina da azken hamarkadetan teknologiak garapen geldiezina jasan duela eta baliabide digitalak gure egunerokotasuneko ezinbesteko tresnak bilakatu direla. Baina, egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da atzera begiratzea eta aztertzea garapen teknologiakoak hezkuntzan izan duen eragina. Nola aldatu da “ikasi” aditzaren esanahia? Zein da irakaslearen rola gaur egun? … Irakurtzen jarraitu Pedagogia-oinarriak