Ikaskuntza-datuen analisia

Hona hemen Mikel Larrañagak 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Oinarriak. Teknologia eta pedagogia moduluko “Ikaskuntza-datuen analisia” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan gaur egun bogan dagoen arlo bat landu dugu, Ikaskuntza-datuen analisia edo Learning Analytics deritzona. Ikaskuntza-datuen analisiaren helburu nagusia ikasprozesuetan zer gertatzen den ulertaraztea da, ikaskuntza bera hobetu ahal izateko. Horretarako, estatistikak eta datu-meataritza teknikei esker LMSetan jasotako informazioa erabiltzen da. Gai honetan, Ikaskuntza-datuen … Irakurtzen jarraitu Ikaskuntza-datuen analisia

Humanitate Digitalak eta ikerketa ezberdinen azterketa

Hona hemen Mikel Iruskietak 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Ikerketa Digitala moduluko “Humanitate Digitalak” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan Humanitateak edo Humanitate Digitalak zer diren aztertu dugu. Hasteko, Humanitate Digitaletan dauden bi garai garrantzitsuenak nabarmendu ditugu: Laguntzaile funtzioa zuenekoa: teknologiak ikerketan astunak eta sortzaileak ez diren lan errepikakor eta astunak hobeto egitea helburu duten atazak automatizatzen dira. Balio erantsia bilatzen duenekoa: teknologiak ikerketa arruntari … Irakurtzen jarraitu Humanitate Digitalak eta ikerketa ezberdinen azterketa

Ikerketaren zabalkundea eta komunikazioa

Hona hemen Abel Camachok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Ikerketa digitala moduluko “Ikerketaren zabalkundea eta komunikazioa” ikasgaiari buruz egindako sintesia. Gaur egun garapen teknologikoak tresna berriak eskaintzen dizkio ikertzaileari, alde batetik alderdi metodologikoa indartzeko, ikerketa-jarduera bera egiteko era guztietako baliabideak bere esku jarrita, eta beste aldetik, lortutako emaitzen zabalkundea egiteko, ekoizpen zientfikoaren komunikazioa erraztuz. Ildo horretatik, zientzia 2.0 edo e-zientziaren agerpenak ekarri du web sozialean garatu … Irakurtzen jarraitu Ikerketaren zabalkundea eta komunikazioa

araudia ikerketa digitalean

Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak

Hona hemen Jon Altunak 2019-2020 ikasturtean egindako sintesia HEZikt Graduondokoaren IKERKETA DIGITALA moduluko “Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak” izeneko ikasgaiari buruz. Ikasgai honen erronka da ikerlari zein ikasleek ikerketarako eta datu bilketarako hainbat lege, araudi eta oinarrizko baldintza ezagutzea. Era berean, espero da, batetik, ikerketa diseinu propio bat garatzeko gaitasuna izatea eta, bestetik datuen trataera eta kudeaketa egitean, zein lizentzia, … Irakurtzen jarraitu Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak

Corpusetan oinarritutako ikerketa

Hona hemen Montse Maritxalarrek 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Ikerketa Digitala moduluko “Corpusetan oinarritutako ikerketa” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan Corpus kontzeptua lantzeaz gain, hainbat tresna erabili ditugu. Eta, bide batez, hausnarketa egin dugu corpusen erabilerari dagokionez. Ikusi dugun bezala, corpusak mota askotakoak izan daitezke: elebakarrak, elebidunak, gai espezifikoei buruzkoak, hizkuntza desberdinetan idatzitako testu paraleloak… Oso modu askotako corpusak aurkitzen ditugu helburuaren arabera. Gainera, … Irakurtzen jarraitu Corpusetan oinarritutako ikerketa

HEZikt graduondokoan lankidetza-hitzarmenak

HEZikt graduondokoan ikasleak honako erakunde hauekin lankidetzan aritu daitezke ikerketa edo proiektua egiten 6 kredituko proiektuak (edota egitura modularreko ikerketa moduluan 9 kredituko proiektu digitalean). – Ikastolen Elkartea – Mondragonlingua – Pantailas Amigas – IKTon – Elhuyar Fundazioa – UEU – AEK Etorkizunean erakunde gehiagorekin lankidetza-hitzarmenak egiteko asmoa dugu. Ikusi aurten Gaizka Gorostiagak egin duen proiektuaren txostena, Ikastolen Elkartearekin sinatu dugun lankidetza-hitzarmenari esker: irakurri hemen Irakurtzen jarraitu HEZikt graduondokoan lankidetza-hitzarmenak