Entzi Zubiriren hitzaldia

#HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluan (Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak) bai&by Ingeles eta euskara akademiako Entzi Zubirik hitzaldia eman zuen 2020ko ekainaren 5ean: Adimen artifiziala eta neurolinguistikaren aurrerapenak uztartzen dituen proiektua. COVID-19ak sortarazitako krisiaren ondorioz, online eskaini zen hitzaldia eta emen duzue grabazioa. Irakurtzen jarraitu Entzi Zubiriren hitzaldia

Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan

Zabalik dago Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan izeneko ikastaroan izena emateko epea. Mikel Iruskieta, HEZikt graduondoko zuzendaria, izango da irakaslea eta helburu nagusiak ondokoak dira: hizkuntza-teknologiak ikuspuntu kritiko batetik aztertzea eta praktikari begira zer-nolako aplikazioak izan ditzaketen zerrendatzea. Horretarako, hizkuntza-teknologiak material errealak erabilita sorturiko adibideekin azalduko dira: jakintza teknikorik gabe, testu-multzoak kudeatu, datuak lortzeko eta bistaratzeko teknologia erabiliko da. Ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du 019ko urriaren … Irakurtzen jarraitu Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan

Hizkuntza-teknologiak, baliabide digitalak eta hizkuntza-trebetasunak

hizkuntza-teknologiak.jpgMikel Iruskietak euskara ikasteko baliagarri izan daitezkeen zenbait baliabide teknologiko bildu ditu beheko taulan. Baliabideak eta tresnak motaren arabera (hizkuntza-teknologia eta hizkuntza i(ra)kasteko baliabideak) sailkatu ditu, eta gero horiek betetzen duten egitekoaren eta ingurunearen arabera (trebetasunak, hizkuntzaren analisia, eta erabilera-ingurunea).

Irakurtzen jarraitu “Hizkuntza-teknologiak, baliabide digitalak eta hizkuntza-trebetasunak”

Testuak aztertzeko tresna: KWIC

Key Word in Context edo KWIC teknika oso baliagarria hizkuntza-egitura baten erabileraren adibideak lortzeko testu-multzo (corpus) batean: 1. Hasteko, deskargatu karpeta honetako dokumentuak: https://ikasgela-birtuala.ueu.eus/mod/folder/view.php?id=30701 Karpeta horretan 5 testu-zati dituzu, probak egiteko baino ez da izango. 2. Ondoren, joan Voyant Tools delakoaren webgunera: https://voyant-tools.org/ Bertan “upload” delako botoiari klik eginda deskargatu dituzun 5 testu-zatiak igotzen utziko dizu eta honelako zerbait aterako zaizu: Testu-multzoak aztertzeko tresna horretan … Irakurtzen jarraitu Testuak aztertzeko tresna: KWIC

Testuak aztertzeko tresna: ANALHITZA

ANALHITZA norbere testuak edo testu-multzoak (corpusak) aztertzeko tresna erabilerraza da. Ez da ezer instalatu behar, ez da erabiltzailerik sortu behar. Webgune batera sartu eta klik batzuk eginez zure testuak aztertzen ditu. Tresna hori eskoletan erabiltzeko diseinatuta dago; izan ere, tresnaren emaitza ez da formato “arraro” batean ematen, baizik eta kalkulu-orri batean. Beraz, emaitza deskargatu eta erabiltzaileak nahieran molda dezake, ondoren konparaketak egiteko, filtroak erabiltzeko edota … Irakurtzen jarraitu Testuak aztertzeko tresna: ANALHITZA

Hizkuntza-teknologiak

Hizkuntzaren prozesamenduan oinarritutako edo erabiltzeko aplikazioei deritze hizkuntza-teknologiak. Gaur egun Hezkuntzan edukiak sortzeko edota kudeatzeko teknologien erabilera edo aipamen handia bada ere, hizkuntzazko edukiak baliatzeko teknologiaren erabilera urria da oso. Zer dela-eta? Ondoko arrazoiak aipa daitezke: Datuetan oinarrituriko ikerketa gutxi Hurbilpen teorikoen eraginez Diziplinen arteko lotura eskasa: pedagogia eta hizkuntzaren prozesamendua Tresna batzuk erabiltzeko konplexutasuna edota kalitatea Ikuspegi orokorra Hizkuntza-teknologiak, baliabide digitalak eta hizkuntza-trebetasunak Tresnak … Irakurtzen jarraitu Hizkuntza-teknologiak

Mikel Iruskieta eta Montse Maritxalar Ikasteko ingurune digitalei buruzko world-cafean izango dira

Aurten Bai Fundazioak 2019ko otsailaren 21en Ikasteko ingurune digitala: joerak, garapenak eta lehentasunak. izeneko world-cafea antolatu du Bilbon. Topaketa horren helburua da modu lasai eta informalean ingurune digitalak dakarren erronkari aurre egin ahal izateko iritziak eta ikuspuntuak partekatzea eta eztabaidatzea. Ondoko prozedura erabiliko da: Aurretik, zentratzeko eta informazioa ordenatzeko, lau hizlari izango ditugu; bakoitzak 20 minutuko azalpena emango diguna. Horren ostean, jaso dugun informazioa eta … Irakurtzen jarraitu Mikel Iruskieta eta Montse Maritxalar Ikasteko ingurune digitalei buruzko world-cafean izango dira