EducaTIC_eus: hezkuntza-aplikazioei buruzko bideotutorialak euskaraz

Maialen Urbietak eta Mikel Goikoetxeak 2020ko maiatzean sortu zuten EducaTIC_eus izeneko kanala YouTuben. Kanalaren helburu nagusia da irakasleen esku IKT tresna desberdinen inguruko tutorialak jartzea euskaraz. Egileek diotenez, egun batetik bestera aurrez aurreko irakaskuntzatik onlinekora pasatu ginen eta kanal horren bitartez egoera zail horretan irakasleentzako laguntza eskaini nahi izan dute. Horrela, kanala hezkuntza-testuinguru guztietako irakasleei begira dago bereziki prestatuta, ematen diren adibideak ikasleekin nola lan … Irakurtzen jarraitu EducaTIC_eus: hezkuntza-aplikazioei buruzko bideotutorialak euskaraz

Hezkuntza-teknologiak

Azken boladan auzian jarri da ikasteko eta irakasteko helburuz erabiltzen diren teknologiei nola deitu behar ote zaien. Roman-Mendozak (2018) dioenaren ildotik, oraintsura arte ohikoa izan den Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak (IKTak) terminoak teknologiaren ikuspegi instrumentala adierazten du, hau da, teknologiaren erabilgarritasuna neurtzen du bakar-bakarrik trebetasun jakin bat bultzatzeko balio duen neurrian. Hori ekidite aldera, Parte Hartzearen eta Ahalduntzearen Teknologiak (PHATak) terminoa proposatu bada ere, Ikaskuntzaren … Irakurtzen jarraitu Hezkuntza-teknologiak