Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Udako Euskal Unibertsitateak 2020/2021 ikasturteko irekiera ekitaldia egin du irailaren 24an Eibarren, Ikastetxe Nagusian arratsaldeko 18:30etan. Bertan, ikasturte honetarako UEUk dituen erronkak aurkezteaz gain, #HEZikt graduondokoko irakasle Rakel Gamitok hitzaldi nagusia eskaini du: Online irakatsi edo online biziraun? Irakurtzen jarraitu Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Entzi Zubiriren hitzaldia

#HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluan (Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak) bai&by Ingeles eta euskara akademiako Entzi Zubirik hitzaldia eman zuen 2020ko ekainaren 5ean: Adimen artifiziala eta neurolinguistikaren aurrerapenak uztartzen dituen proiektua. COVID-19ak sortarazitako krisiaren ondorioz, online eskaini zen hitzaldia eta emen duzue grabazioa. Irakurtzen jarraitu Entzi Zubiriren hitzaldia

Mahai-ingurua: Digitalizazio eta hezkuntza

Udako Euskal Unibertsitateak 2019ko ekainaren 20an Bilbon antolatu zuen “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana izeneko jardunaldia. Egitarauaren barruan Digitalizazioa eta Hezkuntza mahai-ingurua izan zen. Bertan, Montse Maritxalar (UPV/EHU, IXA, UEU), Joseba Abaitua (DU) eta Xabier Mujika (Berritzegune Nagusia) izan ziren, Mikel Iruskieta moderatzaile zela. Irakurtzen jarraitu Mahai-ingurua: Digitalizazio eta hezkuntza

Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak

Abel Camachok eta Mikel Iruskietak, HEZikt-eko irakaslea eta zuzendaria, Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak  izeneko hitzaldia eskaini zuten Udako Euskal Unibertsitateak 2018ko azaroaren 9an eta 10ean Bilbon antolatutako Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. Topaketan. Erabiltako aurkezpena ere hemen duzue. Irakurtzen jarraitu Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak