Eman izena HEZikt graduondokoaren 7. edizioan

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoaren 7. edizioa (32 ECTS, UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 2022ko urrian hasiko da. Matrikula Ikasketa-plana Graduondokoa zatika ere egin daiteke: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (17 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2022ko urritik abendura. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (15 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2023ko urtarriletik maiatzera Ikerkuntza Digitala eta IKTak (15 … Irakurtzen jarraitu Eman izena HEZikt graduondokoaren 7. edizioan

CLARIAH-EUS, Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko azpiegiturak bultzatzeko egitasmoa

CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko aukera Europako ikerketa-azpiegituretan bultzatzeko egitasmoa da. Horrela, CLARIAN-EUSek euskararentzako zerbitzuak eskaini nahi ditu. CLARIAH-EUS azpiegitura sendoa eraikitzeko, ezinbestekoa da harreman sare estua ehuntzea eta erakundeen nahiz administrazioaren inplikazioa bermatzea. Alde batetik, partzuergoa osatzen duten erakundeek eta norbanakoek beren baliabideak ikerketa-komunitatearentzat eskuragarri jarri ahal izango dituzte CLARIAH-EUS azpiegituraren bidez. Baliabideen sozializazio horrek, euskarazko ikerkuntzari bultzada emango dio … Irakurtzen jarraitu CLARIAH-EUS, Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko azpiegiturak bultzatzeko egitasmoa

Euskadi Irratiko “sarean.eus” programan elkarrizketa: hezkuntza eta digitalizazioaz

HEZikt graduondoko Abel Camachok eta Mikel Iruskietak helduen euskalduntzean hezkuntza- eta hizkuntza-teknologien behin-behineko mapa egin eta zenbait gogoeta plazaratu dituzte. Horren harira Euskadi Irratiko Leire Palaciosek sarean.eus programan elkarrizketa egin dio Mikel Iruskietari. Programan beste elkarrizketa eta ekarpen interesgarriak egin dituzte Ikerlaneko Josu Bilbaok adimen artifizialaren inguruan egin duten iragarpenaz eta Ainhoa Azkuek lagunekin jolasteko bideo-jokoez. Hemen duzue programa osoa entzungai: Sarean (2021/04/08) Artikuluaren erreferentzia:Camacho, … Irakurtzen jarraitu Euskadi Irratiko “sarean.eus” programan elkarrizketa: hezkuntza eta digitalizazioaz

Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Udako Euskal Unibertsitateak 2020/2021 ikasturteko irekiera ekitaldia egin du irailaren 24an Eibarren, Ikastetxe Nagusian arratsaldeko 18:30etan. Bertan, ikasturte honetarako UEUk dituen erronkak aurkezteaz gain, #HEZikt graduondokoko irakasle Rakel Gamitok hitzaldi nagusia eskaini du: Online irakatsi edo online biziraun? Irakurtzen jarraitu Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da

Rakel Gamitori elkarrizketa Ttap aldizkarian

#HEZikt graduondokoko irakasle Rakel Gamitori elkarrizketa egin diote Ttap aldizkariaren 78. alean. Bertan hezkuntzaren alorrean COVID-19aren ondorioz sorturiko krisialdiak sortarazi dituen arazo eta kezkei buruz egin du hausnarketa. Elkarrizketa ikusteko, entzuteko edo irakurtzeko, Ttap aldizkariaren aplikazio mugikorra deskargatu behar da, APP Storean edo Play Storean. Irakurtzen jarraitu Rakel Gamitori elkarrizketa Ttap aldizkarian

IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: ZuZeuko Podcasta

“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburuko bi egilek liburuko kapitulu batean landutakoa azaltzen dute honako poscastean. Hain zuzen ere, liburuko lehen atala “Testuinguru pedagogikoa” bosgarren kapituluan, Josi Sierrak eta Lorea Aretxagak, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala sakonago ulertzeko landu duten kapituluaz ari dira. Bertan, IDUaren giltzarriak aipatzen dituzte, hezkuntzaren eta teknologiaren arteko harremana ikuspegi inklusibotik baloratu ahal izateko. Podcast saio honetan Maite GoƱik Josi Sierrari elkarrizketa egiten … Irakurtzen jarraitu IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: ZuZeuko Podcasta

Eman izena HEZikt graduondokoaren 5. edizioan

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoaren 5. edizioa (32 ECTS, UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 2020ko urriaren 2an hasi eta 2021eko ekainaren 25ean amaituko da. Aurre matrikula Ikasketa-plana Graduondokoa zatika ere egin daiteke: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (17 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2020ko urriaren 2tik 2020ko abenduaren 18ra. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (15 ECTS, UPV/EHUren … Irakurtzen jarraitu Eman izena HEZikt graduondokoaren 5. edizioan

Entzi Zubiri

HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri

“Hizkuntzen irakaskuntza eta garapenerako teknologiak ” izeneko azken irakasgaian, euskara eta beste hizkuntzen irakaskuntzan aditua den Entzi Zubiri laguna gonbidatu dugu. Egungo euskararen irakaskuntza eta teknologiaren artean dauden loturak ikuspegi praktikotik hobeto ulertzeko. Entzi Zubirik ibilbide luzea du hizkuntzen irakaskuntzan: AEKko irakasle, didaktikari eta kudeaketan ibilia, IKAren sortzailea eta 1991n Didaktiker proiektuaren bultzatzailea. 2007an Didaktiker Fundazio bilakatzeko proiektuaren sortzailea. Hitzaldiaren izenburua: “BAI&BY: adimen artifiziala eta … Irakurtzen jarraitu HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri