Language Equality in the Digital Age

Montse Maritsalarrek, HEZikt graduondokoko Batzorde Akademikoko kidea, 2018ko irailaren 27an Europako Legebiltzarrean izango den Language Equality in the Digital Age izeneko jardunaldian hartuko du parte.

Aro teknologiko eta digitalean bizi gara eta horrek era askotako arazoak ekar ditzake hizkuntza minorizatuentzat.  Horrela, jardunaldiaren helburua da Europa eleanitzean hizkuntza-berdintasuna areagotzea, hizkuntza-teknologiei bereziki erreparatuz.

Montse Maritsalarrek EUH/UPVko IXA taldearen hainbat garapen teknologiko aurkeztuko ditu.

Informazio gehiago:

2018_Language_Equality_in_the_Digital_Age.png

HEZikt graduondokoan lankidetza-hitzarmenak

HEZikt graduondokoan ikasleak honako erakunde hauekin lankidetzan aritu daitezke ikerketa edo proiektua egiten 6 kredituko proiektuak (edota egitura modularreko ikerketa moduluan 9 kredituko proiektu digitalean).

– Ikastolen Elkartea
– Mondragonlingua
– Pantailas Amigas
– IKTon
– Elhuyar Fundazioa
– UEU
– AEK

Etorkizunean erakunde gehiagorekin lankidetza-hitzarmenak egiteko asmoa dugu.

Ikusi aurten Gaizka Gorostiagak egin duen proiektuaren txostena, Ikastolen Elkartearekin sinatu dugun lankidetza-hitzarmenari esker: irakurri hemen

Egitura modularra 2018-2019 ikasturterako

2018-2019 ikasturteari begira HEZikt graduondokoak egitura modularra izango du, eta horrela, ikasleak hainbat aukera izango ditu.

Lehen aukera

  • Graduondoko osoa jarraian egitea.
  • Izenburua: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
  • Titulua: Unibertsitate espezializazioa
  • Iraupena: 32 ECTS
  • Programa

Bigarren aukera

  • Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak dira. Horiek gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioa lor dezakete (lehen aukera).
  • Ikasturte batean baino gehiagotan egin daitezke.
  • Hiru programa daude eskura:
    • Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (Aditua)  (17 ECTS)
    • IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (Aditua) (15 ECTS)
    • Ikerkuntza Digitala eta IKTak (Aditua) (15 ECTS)
2018-2019_HEZikt_programa
HEZikt 2018-2019: Egitura modularra

Matrikula zabalik 2018-2019 ikasturterako!

Matrikulaziorako argibideak

  • UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.
  • Izena emateko epea irailaren 21era arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 3tik 10era, hau ere UPV/EHUren bitartez.
  • Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Informazio gehiago:

 

 

Jendartea eta hezkuntza: aukerak

Hona hemen Gorka Juliok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Jendartea eta hezkuntza: Aukerak izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Bosgarren moduluko hirugarren gai honetan, hiru blokeetan zehar IKTen erabilerak hezkuntzan izan ditzakeen zenbait kontzeptu, praktika, gomendio eta eztabaida landu ditugu. Moduluaren helburua, teknologiak eskaintzen dituen aukerak era kritikoan aztertzeko mekanismoetan sakontzean datza, aukera hauek baliatu ahal izateko ezinbestekoa dena. Marko orokor kontzeptual batetik hasi, ahalduntze teknologiko integralerako gako batzuk aztertuz, zenbait teknologiek egiten duten ekarpena adibide bidez etorkizunera proiektatuz.

Hezkuntza komunitatean, parte hartze komunitateak eraikitzeko behar etengabea da. Prozesu gehienak, komunitate horietan kanpoan zein barrurako komunikazioa eta teknologiaren papera zein izan behar duen definitzeko garaian duda asko sortzen dira. Horretarako kontutan hartu beharko, partaidetza lantzeko marko orokorra osatzeko aurretik zenbait kontzeptu ezagutu eta horiei denei zentzua ematen dion marko orokorra aurkeztu dugu.

• Partaidetza komunitatea: partaide izango direnen komunitatea.
• Konpromiso mailak: partaideek beren artean ezarriko dituzten konpromiso mailak.
• Komunikazio motak: partaideen artean erabiliko diren komunikazio motak.
• Bitartekaritza ereduak: sustatuko den partaideen arteko bitartekaritza ereduak.

Ondoren aukera bezala, hezkuntza prozesuetan ahalduntzea bilatzen dela kontutan hartuz, hori lortzeko eman behar den ezinbesteko ezaugarritako bat autonomia dela ikusi dugu. Arlo teknologikoa eta hezkuntza loturik, autonomia hori eskuratzen laguntzeko, hiru arlotako sailkapen baten bidez, autonomia hori lantzeko lagungarri izan daitezken tresna edo baliabideak errepasatu ditugu.
Amaitzeko sarean aurki daitezkeen baliabideak erabiliz hainbat gai nola ikasi/irakatsi daitezkeen landu dugu: irudi digital libreekin lan egin, web teknologiak, programazioa, gailu libreak…
Osatzeko markoa elikatzen duten bideo eta hainbat erreferentzia landu ditugu, saio presentzialean sakonduko ditugunak.

CORPUS HISTORIKOEN PROZESAKETA (Jardunaldi irekia, 2018-06-11)


Corpus historikoak biltzea, etiketatzea, aztertzea eta kontsultagarri jartzea nahitaezkoa da hizkuntzaren eta kulturaren eboluzioa modu kuantitatiboan ikertu ahal izatea. Hizkuntzalaritza, historia eta teknologia arloen arteko lankidetza beharrezkoa da aipatutako prozesuak arrakastatsuak izango badira.

Nazioartean hainbat proiektu ari dira egiten ildo horretan eta jardunaldi honetan esperientzia horietako batzuk azalduko dira. Euskal Herrian ere hainbat proiektu daude martxan baina modu atomizatuan.

Gehiago jakin nahi baduzu, jo iturrira:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/05/29/corpus-historikoen-prozesaketa-jardunaldi-irekia-2018-06-11/

Hezkuntza esku-hartzea Interneteko arriskuen aurrean

Hona hemen Nere Amenabarrek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Jendartea eta hezkuntza: Hezkuntza esku-hartzea Interneteko arriskuen aurrean izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Bosgarren moduluko bigarren gai honetan, aurreko gaian (5.1 gaian) ikusi dugun moduan, ikusi dugu arriskuak egon badaudela Interneten ere. Horregatik hain zuzen ere, esku-hartze zuzen bat egitea ezinbestekoa da gure ustez. Funtsezkoa izango da esku-hartze hau bai eskolan baita familietan ere.
Esku-hartze horren beharra ikusteko jauzi digitalari eskaini diogu ataltxo bat. Denetariko iritziak edota pertzeptzioak jaso ditugu: batzuk jauzi txikitu dela, besteak handitu, beste batzuk zalantza… Gai honekin oso erlazionaturik dagoen ideia hauxe da nire ustez: jauzia handituz edota txikituz joan arren, zein da gazte hauek Interneten sor daitezkeen aurrean duten arriskuen pertzeptzioa? Hori da niretzat esanguratsua den zerbait.
Ikastetxeetan dauden arautegiei dagokienean, egun ikastetxe askotan daude IKTen inguruko arautegiak eta nolabaiteko esku-hartzeak. Ikusi dugunaren arabera, arau guzti hauek hezkuntza estilo desberdinei erantzuten diete: autoritarioa (kontrol +, maitasun-), babeslea (kontrol +, maitasun +/-), permisiboa (kontrol -, maitasuna +/-) eta asertziozkoa. Adibide mordoa aurkituko dugu sarean, baina gai honetan bi proposatu dizkizuegu: Deustukoa eta Santo Tomas lizeokoa. Nire iritziz lanketa polita dugu oraindik ere arlo honetan egiteko. Ikastetxe bakoitzak bere beharrei erantzunez sortzen du arautegia baina agian ez litzateke txarra izango arautegi orokor bat izatea, eta gero bakoitzak berera moldatzea.
Euskaltel enpresaren iragarki bati ere eskaini diogu tartea. Zuen iritziak hor nahiko desberdinak izan dira. Dena den, nire iritziz, helburu komertzial bat duela ahaztu gabe, bertan agertzen diren ideiak erabilgarriak izan daitezke gaiaren lanketa egiterako momentuan. Telefonoa eman eta kontratua sinatzearekin ez dela nahikoa ez dago inolako zalantzarik. Baina kasu batzuetan, telebistak duen indarraz aprobetxatuz, honen inguruan hitz egiteko aukera polita izan daitekeela iruditzen zait.
Hurrengo atalean gomendioei buruz aritu gara. Alde batetik eskolarako aproposak izan daitezkeenak eta beste alde batetik familientzat. Dudanik gabe, bi eremu hauek bat egitea ezinbestekoa da mezua berdintsua edota antzekoa izateko, batzuetan hain zaila izan arren. Familientzat 12 gomendioz osaturiko aurkezpen bat ikusi dugu. Gehiengoen esanetara gomendio egokiak izan dira, nahiz eta batzuek luzeegiak diren aipatu duzuenean. Agian beste era batetara taldekatu daitezke?
Azken atalean berriz, labur labur bada ere dauden baliabide eta programei eskaini zaie tartea. Horretarako adibide desberdin batzuk ikusi ditugu hasieran eta jarraian unitate didaktiko bat egin behar izan duzue zuek aukeraturik gai bati buruz. Gaiak anitzak izan dira eta guztiak jaso eta irakurri ditut gustura: kontaktuak nola kudeatu, morroi ez izaten ikasi, besteen argazkien gainean dugun boterea,… guztiak interesgarriak eta ekarpen politak izan dira niretzat.
Bukatu da gure gaiari dagokion astean, baina aurrez aurrekoan izango dugu tartea gai hauen inguruan ere zuekin aritzeko. Beraz, datorren aste arte!

Jendartea eta hezkuntza: arriskuak

Hona hemen Urko Fernandezek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Jendartea eta hezkuntza: arriskuak eta aukerak izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Bosgarren moduluko lehenbiziko gai honetan Interneten hainbat arriskuen berezitasunak aztertu ditugu. Haur eta nerabeek beren eguneroko bizitza digitalean erronka ezberdinei aurre egin behar diete, eta hezitzaileen laguntza behar dute testuinguru digitalak dakartzan erregelen aurrean beharrezko neurriak hartzen ikasteko.
Ez dirudi hauek saihesteko estrategi sinple eta bakarra existitzen denik, arrisku bakoitza faktore askoren menpe baitago. Bai Interneten baita mundu fisikoan, pertsona bakoitzaren egoera sozial eta ekonomikoa, eta baita bera eta bere inguruneko pertsonen gaitasun eta aukerak desberdinak direnez, jarraitu beharreko estrategi eta metodologiak testuinguru eta kasu partikularretara bideratuak egon beharko dira.
Ikusitako material eta adibideetan, eta baita zuen ekarpenetan, mugikorra gure eta batez ere haur eta nerabeen funtsezko parte bat direla ikusi dugu. Teknologiak izaten ari den inplementazio abiadura biztanleria babes dezakeen legedia baina azkarrago doa. Legedia atzetik egon arren, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra bezalako ekimenek oso lagungarriak izango zaizkigu, baina arau hauek betearazi behar dira eta, horretarako, gure eskubideak ezagutzen eta aldarrikatzen ikasi behar dugu
Gehien kezkatzen zaizuen arazoen artean, teknologia berriekiko sortarazten ari den menpekotasuna (batez ere sare sozial eta bideo-joko mota batzuetan), eta haurrek jasan dezaketen jazarpen digital motak ezberdinak (batez ere ziberbullying-a aztertu duzuelarik) izan dira. Ziber-jazarpena psikologikoki gogor eta suntsitzailea dela ikusi dugu, benetako eta betirako kalte eta ondorioekin.
“Eulien ugazaba” eleberrian azaldutako gizarte distopikoruntz joaterik ez badugu nahi, guztion beharrak eta egoerak aztertuta, Internet etiko, bidezko eta zentzudun bat eraikitzen saiatu behar dugu. XXI. mendean jaiotako gaztetxoak izango dira aurreko belaunaldiek sortutako arazoak konpontzeko prest egon beharko direnak, beraz gure oraingo lana zein den argi daukagu. Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko irakasleen papera ezinbestekoa da, beraz jarrai dezagun bizitza digitalerako zenbait trebetasun barneratzen irakasten.

Hizkuntza irakaskuntza on-line

Hona hemen Aitziber Iturricastillok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren laugarren moduluko Hizkuntza irakaskuntza on-line izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.


Laugarren moduluko bigarren gaiaren hasieran saio sinkronoen ezaugarriak aztertu ditugu eta dauden aukeren arteko aldeen hausnarketa egin dugu. Ideia batzuk errepikatu ditugun arren, kameraren erabilpenaren helburu ezberdinak, edonondik egin daitezkela, mintzamena baino gehiago lantzeko aukera ematen digutela eta i(ra)kasle rolen aldaketa kasu, zenbait ideia desberdin ere aipatu dituzue:

  • Kameraren erabilerak komunikazioaren abiaduran izan dezakeen eragina.
  • Keinuek hizkuntzaren gabeziak estal ditzaketela
  • Garraio eta material kostuen murrizketa

Horrez gain, foroetan aipatu den ideia bat nabarmentzekotan, saioen grabaketa eta ondoren grabatutakoa lantzearen helburu edo aukerak nabarmenduko nuke.
Saio sinkronoak egin dituzue gero, hartutako erabakiak desberdinak izan dira, batzuek txata soilik erabilita egin dituzue eta besteek deia eginda. Biak ala biak egokiak helburuen arabera.