Euskadi Irratiko “sarean.eus” programan elkarrizketa: hezkuntza eta digitalizazioaz

HEZikt graduondoko Abel Camachok eta Mikel Iruskietak helduen euskalduntzean hezkuntza- eta hizkuntza-teknologien behin-behineko mapa egin eta zenbait gogoeta plazaratu dituzte. Horren harira Euskadi Irratiko Leire Palaciosek sarean.eus programan elkarrizketa egin dio Mikel Iruskietari. Programan beste elkarrizketa eta ekarpen interesgarriak egin dituzte Ikerlaneko Josu Bilbaok adimen artifizialaren inguruan egin duten iragarpenaz eta Ainhoa Azkuek lagunekin jolasteko bideo-jokoez. Hemen duzue programa osoa entzungai: Sarean (2021/04/08) Artikuluaren erreferentzia:Camacho, … Irakurtzen jarraitu Euskadi Irratiko “sarean.eus” programan elkarrizketa: hezkuntza eta digitalizazioaz

IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: ZuZeuko Podcasta

“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburuko bi egilek liburuko kapitulu batean landutakoa azaltzen dute honako poscastean. Hain zuzen ere, liburuko lehen atala “Testuinguru pedagogikoa” bosgarren kapituluan, Josi Sierrak eta Lorea Aretxagak, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala sakonago ulertzeko landu duten kapituluaz ari dira. Bertan, IDUaren giltzarriak aipatzen dituzte, hezkuntzaren eta teknologiaren arteko harremana ikuspegi inklusibotik baloratu ahal izateko. Podcast saio honetan Maite Goñik Josi Sierrari elkarrizketa egiten … Irakurtzen jarraitu IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: ZuZeuko Podcasta

Metodologia-joera berriak eta berrikuntza

Hona hemen Amaia Arroyok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Metodologia-joera berriak eta berrikuntza izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia. Aztertu eta landu dugu garapen teknologikoak hezkuntzan izan duen eragina. Hezkuntza eta teknologia binomio horretatik (edo hori aitzakiatzat hartuta), hainbat metodologia-joera sortzen ari dira. Zeintzuk dira momentuan suspertzen ari diren joera metodologikoak eta horien oinarriak? Berritzaileak al dira denak? Zer da, benetan, hezkuntza-berrikuntza? Hausnar dezagun horri … Irakurtzen jarraitu Metodologia-joera berriak eta berrikuntza

Eman izena HEZikt graduondokoaren 5. edizioan

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoaren 5. edizioa (32 ECTS, UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 2020ko urriaren 2an hasi eta 2021eko ekainaren 25ean amaituko da. Aurre matrikula Ikasketa-plana Graduondokoa zatika ere egin daiteke: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (17 ECTS, UPV/EHUren Aditu Titulua). 2020ko urriaren 2tik 2020ko abenduaren 18ra. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (15 ECTS, UPV/EHUren … Irakurtzen jarraitu Eman izena HEZikt graduondokoaren 5. edizioan

Entzi Zubiri

HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri

“Hizkuntzen irakaskuntza eta garapenerako teknologiak ” izeneko azken irakasgaian, euskara eta beste hizkuntzen irakaskuntzan aditua den Entzi Zubiri laguna gonbidatu dugu. Egungo euskararen irakaskuntza eta teknologiaren artean dauden loturak ikuspegi praktikotik hobeto ulertzeko. Entzi Zubirik ibilbide luzea du hizkuntzen irakaskuntzan: AEKko irakasle, didaktikari eta kudeaketan ibilia, IKAren sortzailea eta 1991n Didaktiker proiektuaren bultzatzailea. 2007an Didaktiker Fundazio bilakatzeko proiektuaren sortzailea. Hitzaldiaren izenburua: “BAI&BY: adimen artifiziala eta … Irakurtzen jarraitu HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri

e-learning aplikatua enpresan

Hona hemen Gorka Juliok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren e-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak moduluko “e-learning aplikatua enpresan” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. 1. Ikasgai honetan honako gaiak aztertu ditugu: 1.1 E-learning korporatiboa zer da? E-learning korporatiboa, enpresa barnean irakaskuntza mota honen erabilera da. E-learningak gero eta presentzia handiagoa du enpresetan, unibertsitateetan eta era guztietako erakundeetan, eta e-learningaren hazkunde geldiezinak ez du zerua ukitzen. 70eko hamarkadaren … Irakurtzen jarraitu e-learning aplikatua enpresan

Ikaskuntza-datuen analisia

Hona hemen Mikel Larrañagak 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Oinarriak. Teknologia eta pedagogia moduluko “Ikaskuntza-datuen analisia” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia. Ikasgai honetan gaur egun bogan dagoen arlo bat landu dugu, Ikaskuntza-datuen analisia edo Learning Analytics deritzona. Ikaskuntza-datuen analisiaren helburu nagusia ikasprozesuetan zer gertatzen den ulertaraztea da, ikaskuntza bera hobetu ahal izateko. Horretarako, estatistikak eta datu-meataritza teknikei esker LMSetan jasotako informazioa erabiltzen da. Gai honetan, Ikaskuntza-datuen … Irakurtzen jarraitu Ikaskuntza-datuen analisia

Datuen analisia eta bistaraketa

Hona hemen Oier Lopez de Lacallek 2019-2020 ikasturtean egindako sintesia HEZikt Graduondokoaren IKERKETA DIGITALA moduluko “Datuen analisia eta bistaraketa” izeneko ikasgaiari buruz. Ikasgai honetan datuen analisiriako hainbat tresna eta kontzeptuei buruz ikasi dugu. Ikerkuntzan eskura ditugun datu motak deskribatzeko eta laburtzeko oinarrizko neurri eta bistaratze erak noiz eta nola erabili ikasi dute ikasleek. Horrez gain, esperimentuen antolakuntzari buruz hausnarketa egin dugu. Gaia prestatzerako orduan ikasleak … Irakurtzen jarraitu Datuen analisia eta bistaraketa

araudia ikerketa digitalean

Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak

Hona hemen Jon Altunak 2019-2020 ikasturtean egindako sintesia HEZikt Graduondokoaren IKERKETA DIGITALA moduluko “Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak” izeneko ikasgaiari buruz. Ikasgai honen erronka da ikerlari zein ikasleek ikerketarako eta datu bilketarako hainbat lege, araudi eta oinarrizko baldintza ezagutzea. Era berean, espero da, batetik, ikerketa diseinu propio bat garatzeko gaitasuna izatea eta, bestetik datuen trataera eta kudeaketa egitean, zein lizentzia, … Irakurtzen jarraitu Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak