CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko aukera Europako ikerketa-azpiegituretan bultzatzeko egitasmoa da. Horrela, CLARIAN-EUSek euskararentzako zerbitzuak eskaini nahi ditu.
CLARIAH-EUS azpiegitura sendoa eraikitzeko, ezinbestekoa da harreman sare estua ehuntzea eta erakundeen nahiz administrazioaren inplikazioa bermatzea. Alde batetik, partzuergoa osatzen duten erakundeek eta norbanakoek beren baliabideak ikerketa-komunitatearentzat eskuragarri jarri ahal izango dituzte CLARIAH-EUS azpiegituraren bidez. Baliabideen sozializazio horrek, euskarazko ikerkuntzari bultzada emango dio eta elkarlana sustatuko du. Beste alde batetik, CLARIAH-EUS azpiegitura sendoa izateak, nabarmen utziko ditu euskararen eta humanitateen ikerkuntzarako horrek dakartzan abantailak; baliabideen eskuragarritasunak ikerketarako erritmoen bizkortzea eta espezialisten lanaz baliatzeko aukera ekarriko baititu. Halaber, CLARIAH-EUS azpiegiturak bertako ikerketa-komunitatean gune zentrala bereganatzen badu, bere nazioartekotzerako ezinbestekoak diren erakunde eta administrazio publikoek ezin ukatuko diote babesa.
Dagoeneko, krongresu txiki bat antolatu dute eta hemen ikus daitezke aurkeztutako posterrak.