UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena

Udako Euskal Unibertsitateko eta #HEZikt graduondokoko Abel Camacho, Mikel Iruskieta, Ainhoa Latatu eta Pedro Lonbide kideek UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena izeneko artikulua eman berri dute argitara Uztaro aldizkariaren 118. alean.

Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra dago, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa gidari dituela. Egun, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela-eta, inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu irakaskuntzak eta ikerkuntzak online metodologiak eskaintzen dituen abantailak erabiltzea eta zenbait oztopok edo garapen faltak ekar ditzakeen arriskuak ezagutzea.
Artikulu honetan azken urteotan UEUk eredu pedagogikoa eraikitzeko aurrera eraman duen prozesuaren berri emango dugu, horretarako sortutako lan-tresnak deskribatuko ditugu, bai eta UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako graduondoko batean, «IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan» (HEZikt) Berezko Tituluan, nola aplikatu den azalduko ere, emaitzak jasoz eta hobetu beharrekoak zehaztuz.

Erreferentzia

Camacho, A., Iruskieta, M., Latatu, A., Lonbide, P (2021): UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena. Uztaro, 118

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.