EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia

Jon Altunak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Alba Madinabeitia, Inazio Marko, Ana Aierbe eta Esther Cruzekin elkarlanean, EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia izeneko artikulua eman berri du argitara Tantak aldizkariaren 32 (2) alean.

Laburpena

Unibertsitatea da herritarren formakuntzan eta profesionalizazioan hezkuntza-instituzio aitzindaria, eta horregatik Pedagogia Graduari eginkizun garrantzitsu horretan prestakuntzaren kalitateari buruz hausnartzea egokitzen zaio. Pedagogoaren lanbideak badu berezitasun bat: hezkuntzako aditu gisa, tradizioz eskola-testuingurura mugatu izan du bere jarduna baina hezkuntza formaletik harago espazio potentzial ugari ditu. Horrekin batera, ordea, bere lekua mu- gatzeko zailtasuna agerikoa da. Hortaz, xxi. mendeko pedagogiari dagokio bere lan-esparrua birdefinitzea eta formakun- tza orientatzeko erronka. Artikulu honen helburu orokorra izan da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pedagogia Graduko ikasleek eta irakasleek, profesionalizazioaren mapan zehatutako lan-arloak kontuan hartuz zenbateraino haute- maten duten koherentea dela graduan eskaintzen den prestakuntza aztertzea. Lagina 131koa izanik, Pedagogia Graduko 4. mailako 83 ikaslek eta gradu bereko 48 irakaslek parte hartu eta Likert eskaladun galdetegia bete dute. Ikasleen beharrak abiapuntu hartuta azterlan deskribatzaile eta esploratzailea burutu da. Emaitzek erakusten dutenez, ikasleen balorazioa ira- kasleena baino baxuagoa da pedagogiako irakasgaiak pedagogoaren lanbide-irteeretan duten posizioari begiratzen bazaio, eta bien ustez, jasotako prestakuntzan zein lan munduan errepresentazio handiena duen eremua «Ikerketa eta Hezkuntza» da. Aldiz, «Gizartea eta Kultura» eta «Prestakuntza eta Enpresa» gutxien ordezkatutakoak dira. Emaitza hauek orientabi- deak ematen dituzte etorkizunean Pedagogia Graduaren hobekuntzan eta pedagogoaren lanbide-profilaren zehaztasunean aurrera egiteko.

Erreferentzia:

Altuna, J.; Madinabeitia, A.; Marko, I.; Aierbe, A.; Cruz, E.. (2020). «EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia». Tantak, 32(2), 51-74. (https://doi.org/10.1387/tantak.21899).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.