Abel Camachok eta Mikel Iruskietak, HEZikt graduondokoko kideak, Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak izeneko artikulua eman berri dute argitara Tantak aldizkariaren 32 (2) alean.
Laburpena
Ingurune digitalean bizi arren, bi arazo ezberdin izan ditzakegu: bat, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa izatea eta, bi, euskara eta antzeko baliabide mugatuetako hiz- kuntzetan behar diren teknologiak ez sortzea edota erabilgarri ez egotea.
Artikulu honetan, euskara ikasteko, irakasteko eta ikertzeko prozesuetan teknologiak testuinguru mul- timodal eta aberats honetan zer-nolako ekarpenak egin ditzakeen aztertu nahi dugu. Horretarako, tek- nologia-motak kontuan hartuta, ikasleek nahiz irakasleek dituzten erronkak eta aukerak deskribatzen saiatuko gara, horiei erantzuteko hainbat aplikazioren azalpen eta adibide emanez. Horrez gain, erronka horietan ditugun gabeziei erantzuteko, norberak, komunitateak eta hizkuntzaren garapenerako azpiegi- turek helduen euskararen irakaskuntzan izan dezakeen garrantzia nabarmenduko dugu.
Erreferentzia
Camacho, A.; Iruskieta, M. (2020). «Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak». Tantak, 32(2), 9-31. (https://doi.org/10.1387/tantak.21654).