Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa

Garazi Hormaetxek eta Mikel Iruskietak, HEZikt graduondokoko kideak, Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa izeneko artikulua eman berri dute argitara e-Hizpide aldizkariaren 96. alean.

Laburpena

Lan honen helburua ikasmaila ezberdinetako ikasleek euren parekoen ahozko komunikazio-jarduna eta -estrategiak nola ebaluatzen dituzten aztertzea da. Horretarako, bi tresna ezberdin erabili ditugu: bata, bideo-etiketa bidezko behaketa (Video Enhancing Observation, VEO tresnarekin) eta, bestea, errubrika digitala. Aztertu ditugun ikasle-taldeak bi hauek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldea eta unibertsitateko ikasle-taldea.

Ondoren, bi tresnen erabilerarekin lortu diren emaitzen inguruko hausnarketa egin da,
horretarako ikasleei inkesta bidez galdetuta. Bukatzeko, ikasleen esperientzia oinarri hartuta, horien parte-hartzea deskribatu da eta, komunikazioko arloari erreparatuz gero, arreta handiena non jarri duten aipatu: errubrika bidez egindako ebaluazioan ala bideoan oinarritutakoan.

Emaitzen arabera bai unibertsitateko ikasleek bai DBHko ikasleek uste dute egokiagoa dela bideo-etiketa bidezko behaketa, ahozko jarduna hobetzeko eta horri buruzko atzeraelikadura emateko.

Erreferentzia

Hormaetxe, G. eta Iruskieta, M. (2020): Parekoen behaketaren bidezkomunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa. e-Hizpide 96

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.