Maialen Urbietak eta Mikel Goikoetxeak 2020ko maiatzean sortu zuten EducaTIC_eus izeneko kanala YouTuben. Kanalaren helburu nagusia da irakasleen esku IKT tresna desberdinen inguruko tutorialak jartzea euskaraz.
Egileek diotenez, egun batetik bestera aurrez aurreko irakaskuntzatik onlinekora pasatu ginen eta kanal horren bitartez egoera zail horretan irakasleentzako laguntza eskaini nahi izan dute.
Horrela, kanala hezkuntza-testuinguru guztietako irakasleei begira dago bereziki prestatuta, ematen diren adibideak ikasleekin nola lan egin azaltzen dutelako.
Dagoeneko, 50 bideo argitaratu dituzte molde eta funtzio anitzeko aplikazioei buruz eta 1.400 harpidedun baino gehigo dituzte.

Erantzun bat “EducaTIC_eus: hezkuntza-aplikazioei buruzko bideotutorialak euskaraz” sarreran