Entzi Zubiri

HEZikt-ko azken moduluan aurrez aurrekoan gonbidatu berezia: Entzi Zubiri

“Hizkuntzen irakaskuntza eta garapenerako teknologiak ” izeneko azken irakasgaian, euskara eta beste hizkuntzen irakaskuntzan aditua den Entzi Zubiri laguna gonbidatu dugu. Egungo euskararen irakaskuntza eta teknologiaren artean dauden loturak ikuspegi praktikotik hobeto ulertzeko.
Entzi Zubirik ibilbide luzea du hizkuntzen irakaskuntzan: AEKko irakasle, didaktikari eta kudeaketan ibilia, IKAren sortzailea eta 1991n Didaktiker proiektuaren bultzatzailea. 2007an Didaktiker Fundazio bilakatzeko proiektuaren sortzailea.

Hitzaldiaren izenburua: “BAI&BY: adimen artifiziala eta neurolinguistikaren aurrerapenak uztartzen dituen proiektua”

Hauxe da hitzaldi horren laburpena:

HEZikt graduonoko azken irakasgai honetan Entzi Zubirik (Didaktikerreko zuzendariak) azalduko digu Bai&by proiektuan erabiltzen duten metodologia, aurrerapen neurolinguistiko eta teknologikoak uztartuz.
Hitzaldian azalduko du DDK System sistema adimendunean oinarritutako softwarea nola osatzen duten eskola eta tutoretzekin. Lehendabizi, BAI&BY proiektua azalduko du, Fundazio bat euskara eta hezkuntzarako sistema adimendunak sortzera bideratua. Ondoren, zerbitzua zelan antolatzen duten azalduko du. Ebaluatzeko aldiekin jarraituko du: ikasle bat sartzen denetik, diagnostikoa (mailaketa-proba eta mintzamen diagnostikoa), ebaluazio jarraitua (DDK sistemarekin zer abantaila dituen). Gero, deskribatuko du eskolen betekizuna eta antolaketa telefono-eskolak edo bideokonferentzia-sistema erabiliz. Jarraian ikasleen portfolioaz arituko da, nola jasotzen diren lau trebetasunen laginak eta probak, eta maila amaierako ebaluazio-tutoretzetan zelan erabiltzen duten. Amaitzeko, eskolen programazioa nola antolatzen duten deskribatuko du: sorkuntza, berrikusketa eta kalitate-kontrola, besteak beste.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.