Gaur #HEZikt graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus aldizkarian agertu da. Izan ere, bertsio digitalerako doako sarbidea dago IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan.
Egoera berezi honetan laguntzeko asmoz, datozen bi hilabeteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) erabaki dute ‘lKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan‘ liburua, hezkuntzan teknologiak duen garrantziaz hausnartzen duena, doan deskargatu ahal izatea, pdf formatuan, pertsona gehienentzat baliagarria izango delakoan. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren webgunean dago ikusgai obra.