Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Argitara eman berri da Euskonews aldizkariaren 748. alea eta bertan, Mikel Irusketa, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camachok, HEZikt graduondoko irakasleak, idatzitako artikulua: Teknologia, testuinguru digitala eta konpetentzia digitalak hezkuntzan.

Egileen hitzetan:

Teknologiaren garapenak ez du etenik. Badirudi hainbat motako datuen bilketa (eta hein batean jakintza) negozio bihurtu dela eta enpresa handien eta pribatuen esku nabarmen geratzen ari dela. Datuen bilketa eta garapen mota horrek gure identitate digitala (eta bestelakoa) arriskuan jar dezake eta oro har arrakala digitala areagotu egin du, eremu publikoaren edo jendartearen esku dauden aukerak eta baliabideak murrizten direlako. Hezkuntza alor garrantzitsua da, hain zuzen ere, jendarte gehiena barnebiltzen duelako eta eremu horretan sortzen diren datuak, beharbada, asialdian produzitzen direnak baino esanguratsuagoak izan daitezkeelako, helburu jakin batzuetarako. Hori dela eta, hezkuntzan teknologia eta konpetentzia digitalak lantzea garrantzitsua da, formazio egokia ematen ez bada, arrakala digitala areagotu baitaiteke, gure ikasleen nortasun digitala beraien heziketatik at dauden helburuen menpe utziz. Artikulu honetan, IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan arrakala digitala murrizteko eta ikasleen heziketa, komunikazio-gaitasuna eta nortasun digitala garatzeko behar den formazioaz arituko gara. Era berean, helburu horri begira HEZikt graduondokoan orain arte egin ditugun ekimen garrantzitsuenen berri eman eta etorkizunean zer asmo dugun azalduko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.