Hona hemen Abel Camachok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Ikerketa digitala moduluko “Ikerketaren zabalkundea eta komunikazioa” ikasgaiari buruz egindako sintesia.
Gaur egun garapen teknologikoak tresna berriak eskaintzen dizkio ikertzaileari, alde batetik alderdi metodologikoa indartzeko, ikerketa-jarduera bera egiteko era guztietako baliabideak bere esku jarrita, eta beste aldetik, lortutako emaitzen zabalkundea egiteko, ekoizpen zientfikoaren komunikazioa erraztuz.
Ildo horretatik, zientzia 2.0 edo e-zientziaren agerpenak ekarri du web sozialean garatu diren baliabide teknologikoak zientzia-prozesuei aplikatu ahal izatea. Horrela, teknologia irekiak eta talde-lana hobesten dira, hiru aribide nagusiren baitan:
Ikerketa partekatu
- Web sozialari esker, ikerlariek lana parteka dezakete beste ikerlariekin. Horretarako, blogak, atari akademikoak, sare sozialak edo hipotesiak eta esperimentuak modu irekian proposatzen dituzten web-guneak erabiltzen dira.
Baliabideak partekatu
- Erreferentzia bibliografikoak, ikasteko objektuak, esteka interesgarriak, informazioak edo dokumentuak bezalako baliabide erabilgarriak partekatzeko aukerak zabaldu dira.
Emaitzak partekatu
- Nabarmena da ikerketen emaitzak zabaltzeko jarrera irekia. Horretarako, blogak, albiste- zerbitzuak, sarbide irekia duten aldizkariak edo fitxategi eta dokumentuen biltegiak.
Testuinguru horretan ikertzaileak nahitanahiez nortasun digitala garatzen du eta, beraz, derrigorrezko suertatzen da ingurune digitalean aritzean eta interakzionatzean uzten dituen aztarna horiek modu kontzientean kudeatzea.
Langitza horretan oso baliagarria da profil akademikoak sortzea eta mantentzea (ORCID, Google Scholar edo ResearchGate, besteak beste). Euskaraz aipagarria eta Artizarra, ikertzaile eta profesional euskaldunen sare soziala, Inguma Euskal komunitate zientifikoaren datu-basearekin lotuta dagoena eta ORCIDekin ere konektatzen dena
Laburbilduz, beraz, ondokoa azpimarratu behar dira:
- XXI mendeko zientzia jendartearen zerbitzuan dago, eta partekatu egin behar da, horretan ari den ikertzaileari ikusgarritasuna emanez.
- Horrela, ikertzaile bakoitzak erabaki behar du zer-nolako presentzia izan nahi duen profilen bidez.
- Nortasun digitala lantzea funtsezkoa da, beti ere epe ertain-luze bati begira.
Erantzun bat “Ikerketaren zabalkundea eta komunikazioa” sarreran