Ikaskuntza-datuen analisia

Hona hemen Mikel Larrañagak 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Oinarriak. Teknologia eta pedagogia moduluko “Ikaskuntza-datuen analisia” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Ikasgai honetan gaur egun bogan dagoen arlo bat landu dugu, Ikaskuntza-datuen analisia edo Learning Analytics deritzona. Ikaskuntza-datuen analisiaren helburu nagusia ikasprozesuetan zer gertatzen den ulertaraztea da, ikaskuntza bera hobetu ahal izateko.

Horretarako, estatistikak eta datu-meataritza teknikei esker LMSetan jasotako informazioa erabiltzen da. Gai honetan, Ikaskuntza-datuen analisia zertan datzan ikusi dugu, eta zenbait lan interesgarriren berri ere izan dugu. Gure lanean gehien erabiltzen dugun LMSan, Moodle-en alegia, Ikaskuntza-datuen analisia burutu ahal izateko hainbat tresna ere ikusi ditugu.

Jardueren bitartez kontzeptu teorikoak praktikan jarri ditugu. Gaian landutako tresnak erabili dituzue benetako ikastaro batean gertatzen ari dena aztertzeko eta konponbidea eman ahal izateko zein neurri hartu erabakitzeko.

Erantzun bat “Ikaskuntza-datuen analisia” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.