Humanitate Digitalak eta ikerketa ezberdinen azterketa

Hona hemen Mikel Iruskietak 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren Ikerketa Digitala moduluko “Humanitate Digitalak” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Ikasgai honetan Humanitateak edo Humanitate Digitalak zer diren aztertu dugu. Hasteko, Humanitate Digitaletan dauden bi garai garrantzitsuenak nabarmendu ditugu:

  • Laguntzaile funtzioa zuenekoa: teknologiak ikerketan astunak eta sortzaileak ez diren lan errepikakor eta astunak hobeto egitea helburu duten atazak automatizatzen dira.
  • Balio erantsia bilatzen duenekoa: teknologiak ikerketa arruntari beste dimentsio bat gainjarriz, balioa ematen dio ikerketari eta bestela egin ezin diren atazak egitea da helburua testuinguru digitalean.

Gauzak horrela, lan akademiko digitalak zer diren aztertu dugu, baita eHumanitateetako proiektu digitalak nola egiten diren aztertu dugu eta proiektuak egiteko tresnak eta baliabideak non aurki daitezkeen.

Bukatzeko, ikasleak hasi dira ikerketa proiektua testuinguru digitalean nola egingo luketen diseinatzen eta idazketa kolaboratiboa erabiliz Humanitate Digitalen aldarrikapena (https://tcp.hypotheses.org/487) euskaratu dugu eta laister argitaratuko dugu.

Erantzun bat “Humanitate Digitalak eta ikerketa ezberdinen azterketa” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.