e-learning aplikatua enpresan

Hona hemen Gorka Juliok 2019-2020 ikasturtean HEZikt graduondokoaren e-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak moduluko “e-learning aplikatua enpresan” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

1. Ikasgai honetan honako gaiak aztertu ditugu:

1.1 E-learning korporatiboa zer da?

E-learning korporatiboa, enpresa barnean irakaskuntza mota honen erabilera da. E-learningak gero eta presentzia handiagoa du enpresetan, unibertsitateetan eta era guztietako erakundeetan, eta e-learningaren hazkunde geldiezinak ez du zerua ukitzen. 70eko hamarkadaren erdialdean hasi zen kontzeptu hori sortzen, mezu elektronikoa eta berri-taldeak sortu zirenean. Hala ere, 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Internet eta online unibertsoaren garapenarekin batera egin zuen eztanda.

1.2. E-elearning korporatiboaren abantailak

E-learningak ohikoak dituen abantailez gain, espezifikoagoak diren batzuk jasotzen saiatu gara atal honetan. Abantailak beti era positiboan formulatzen dira, baina gehiegizko optimismo batean ez erortzeko, abantaila posible bezala identifikatu nahi izan ditugu hauek:

  • Talentuari eustea
  • Errentagarritasuna hobetzea
  • Berrikuntzaren eta ideia berrien iturria
  • Neurriko ikaskuntzarako aukera
  • Edozein lekutan eta edozein unetan ikastea
  • Baliabide guztiak klik bakar batean izatea

1.3. E-learning korporatiboaren joerak, aukerak eta adibideak
Enpresa eremuko formazioari begirako e-learning joerei dagokienez, aztertutako ikerlan gehienetan joera berdintsuak aurrerago aipatuko ditugunak. hain zuzen ere- aipatzen direla esan behar da. Era berean, komeni da kontuan hartzea, hezkuntza munduan ez bezala, alor honetako ikerlan gehienak e- learning zerbitzuak edota tresnak eskaintzen dituzten enpresetatik datozela eta, kasu gehienetan, bat egiten dutela akademia eremuko erreferentziazko ikerlanetan aipatzen diren e-learning joerekin, esaterako, azken urteetako Horizon txostenetan (2017, 2018, 2019) azpimarratzen diren joerekin, besteak beste, Mobile Learnig-a (mugikorren erabilera didaktikoa), Errealitate Areagotua eta Birtuala, Analytics Technologies (datuen analisirako teknologiak), Adimen Artifiziala eta Adaptative Learning Technologies (ikaskuntza egokitzeko teknologiak).

Enpresa eremuko formazioari begirako e-learning joerak gainbegiratzeko, Topyx-ek (2018) proposatzen duen sailkapenean oinarritu gara. Txosten honek sailkapen osatuagoa proposatzen du; izan ere, transferentzia-, ikaskuntza- eta eduki-motaren baitako joerak aipatzen baititu. Nolanahi ere, guk lehenengo biei erreparatu diegu enpresaren alorreko e-learning joerak ezagutzera emateko.

Transferentzia-motaren baitako joerak
• Bideo bidezko formazioa (Video Instructor-Led Training, VILT)
• Bideo bidezko formazio interaktiboa (Interactive VILT)
• Gamifikazioa
• Podcasta
• Errealitate Areagotua eta Errealitate Birtuala (AR/VR)

Ikaskuntza-motaren baitako joerak
• Ikaskuntza egokitua eta pertsonalizatua (Adaptive / Personalized Learning)
• Mikroikaskuntza (Microlearning)
• Ikaskuntza soziala (Social Learning)
• Norberak Zuzendutako Ikaskuntza (Self-directed Learning)

1.4 ROI edo inbertsioaren itzuleraren neurketa
E-learning-aren ROIa edo inbertsio-itzulera formatu honetan egindako prestakuntza jarduera bat edo batzuk gauzatzearen ondorioz sortutako balio ekonomikoa da. Inbertsioa probetxuzkoa izan den edo, aitzitik, aldaketak egiteko unea den jakiteko modurik objektiboenetako bat. Arrazoi nagusiak:
• Neurtzen ez dena ezin da hobetu.
• Ekimenaren jarraikortasuna.

Formula: [(Diru-sarrerak – Inbertsioa)/Inbertsioa]* 100 = inbertsioaren itzulera

Alde batetik, prestakuntzaren kostuak kalkulatu beharko dituzu, eta, bestetik, harekin lortutako irabaziak. Hauek dira kontuan hartu beharreko partida batzuk:

E-learning kostuetan zer sartu
Ziurtatu partida horiek guztiak sartuko dituzula e-learning ekintzen kostuak kalkulatzen dituzunean. Horrela, egoeraren argazki ahalik eta errealistena izango duzu.
• Langileen kostuak
• Teknologia
• Edukiak

Zer sartu e-learning-aren onuretan
Onura horiek guztiak nola kalkulatzen diren azaltzea zaila da, baina formula batzuk aipatzearren, azpimarratuko ditugu ikasleei egindako testak edo inkestak, kontrol-taldeen erabilera eta Giza Baliabideen Sailaren metrikak, horrelako departamendu bat duten enpresen kasuan.

1.5 Etorkizuneko erronkak
Aukerak bezalaxe, ugariak eta anitzak dira etorkizunera begirako erronkak enpresa munduko formazioaren alorrean. Besteak beste, ondorengoak aipa ditzakegu:
• Ikaskuntzaren gaineko erantzukizun partekatua sustatzea:
• Langileen arteko eten digitala murriztea eta euren konpetentzia digitala hobetzea
• Langileen arteko kolaborazioa sustatzea eta formazio ez-formala aintzat hartzea
• Teknologia merkatzea
• Belaunaldi berriko ikas-alorrak (Next Generation Learning Environments, NGLE) erabiltzea
• Big Data abiapuntu, Smart Data lortzea
• Pertsonalizaziorantz jotzeaPartekatutako e-learning korporatibo esperientziak

2. Egindako praktikan, kasu praktikoak detektatu eta eztabaidatzeko aukera izan dugu, hauek agertu direnetako batzuk:

3. Erreferentziak

• Chelovechkov, A., Spar, B., Leftkowith, R., Van Nuys, A .(2019). 2019 Workplace Learning Report. Linkedin. Hemendik hartua: https://learning.linkedin.com/resources/workplace-learning- report
• CAE Team. (2016). Formación elearning para empresas y su imparable crecimiento. Hemendik hartua: https://www.cae.net/es/formacion-elearning-para-empresas/
• Goñi, M., (2019). Hainbat egile, IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Enpresan aplikatutako elearninga atala. ISBN: 978-84-8438-693-3, UPV/UEU
• Peñalba, A (2018). Cómo calcular el ROI del e-learning en tu organización – homuork blog. Hemendik hartuta: https://www.homuork.com/es/como-calcular-el-roi-del-e-learning-en-tu- organizacion_237_102.html

Erantzun bat “e-learning aplikatua enpresan” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.