Datuen analisia eta bistaraketa

Hona hemen Oier Lopez de Lacallek 2019-2020 ikasturtean egindako sintesia HEZikt Graduondokoaren IKERKETA DIGITALA moduluko “Datuen analisia eta bistaraketa” izeneko ikasgaiari buruz.

Ikasgai honetan datuen analisiriako hainbat tresna eta kontzeptuei buruz ikasi dugu. Ikerkuntzan eskura ditugun datu motak deskribatzeko eta laburtzeko oinarrizko neurri eta bistaratze erak noiz eta nola erabili ikasi dute ikasleek. Horrez gain, esperimentuen antolakuntzari buruz hausnarketa egin dugu.

Gaia prestatzerako orduan ikasleak gaiari buruz ezagutzarik ez duela suposatu dugu, eta oinarrizko kontzeptuetatik abiatu gara ikasgaiko kontzeptuak ikasteko. Estatistikoari buruzko intuizioa lantzea izan dugu helburu nagusietako ikasgai honetan.

Datuen analisia eta bistartzea ikasgaia hiru atal nagusitan banatu dugu:

  • Estatistikaren definizioa eman dugu erabilpenari dagokionez. Estatistikaren helburuak zein diren eta bere eginbeharrak zein diren zehaztu ditugu. Honekin batera, oinarrizko elementuak definitu ditugu (estatistika mota, aldagai mota eta abar).
  • Datuen bilketari buruzko oinarriak finkatu ditugu. Ikerketa arlorako eskura ditugun hainbat datu-bilketa teknikei buruz ikasi du gu.
  • Oinarrizko deskripzio eta bistaratze moduak ikusi ditugu. Bildutako datuen laburpenerako oinarrizko teknikak ikasi ditugu. Horien artean oinarrizko neurriak erabiltzen ikasi dugu eta irudikatzearen biden informazio garrantzitsuena laburbiltzeko baliabideak bereganatu ditugu. Alde praktikorako plot.ly (https://plot.ly/) izeneko on-line tresna erabiltzen ikasiko dugu atal honetako zenbait kontzeptu eta teknika martxan jarriz.

Azken finean, irakasgaiaren helburua zera da: ikaslea ohartaraztea edozein hipotesi eta ondorio lortzeko metodo zientifikoan oinarritzea ezinbestekoa dela, eta horretarako oinarrizko baliabidea eta tresna datuak eta estatistika direla, hurrenez hurren.

Erantzun bat “Datuen analisia eta bistaraketa” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.