Hona hemen Jon Altunak 2019-2020 ikasturtean egindako sintesia HEZikt Graduondokoaren IKERKETA DIGITALA moduluko “Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak” izeneko ikasgaiari buruz.
Ikasgai honen erronka da ikerlari zein ikasleek ikerketarako eta datu bilketarako hainbat lege, araudi eta oinarrizko baldintza ezagutzea. Era berean, espero da, batetik, ikerketa diseinu propio bat garatzeko gaitasuna izatea eta, bestetik datuen trataera eta kudeaketa egitean, zein lizentzia, aitortza, prozedura, jokabide erabili eta jakitea zeintzuk diren partaideen eskubideak.
Orokorrean ikerketa mota gutxi batzuk erabiltzen dira esparru bakoitzean eta oso aberasgarria izan daiteke beste hainbat ikerketa metodologia eta prozedura ezagutzea. Gainera, ikerketa ezaugarri, baimen, araudi eta baldintzak gainetik ezagutzen dira askotan eta badira beste hainbat zehaztasun kontuan hartu beharrekoak.
Hortaz, uste dugu horiek guztiak baliatzen jakitea ezinbestekoa dela norberaren ikerketa proiektua zuzen eta egoki garatu ahal izateko.
Erantzun bat “Ikerketa mota, ezaugarriak eta datu bilketarako lege, araudi eta baldintzak” sarreran