Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan

Mikel Iruskietak, HEZIkt graduondokoko zuzendaria eta irakaslea, Udane Beaskoetxearekin elkarlanean, argitara eman berri du Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan izeneko artikulua Tantak aldizkariaren 31. alean.

Laburpena

Lan honetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa ozen esanguratsuak talde zehatz bateko haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunean izan duen eragin zuzena aztertu da, beren beregi diseinatutako esku-hartze eta ikerketa baten bidez. Zehatzago, ipuina bizkaierara moldatu da eta Mungiako Legarda HLHI ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gela batean irakurri da, horrek haurrek duten euskalkiaren ezagutzan eta egiten duten erabileran duen eragina aztertzeko. Eskuhartzea egiteko lan moldea konstruktibismoan oinarritu da. Beraz, haurrek euskalkiaren zein jabekuntza duten zehazteko aurretiazko jarduerak egin dira. Ondoren, ipuin horren irakurketa esanguratsua burutu da euskara batuan eta mendebaldeko euskalkian, horren osteko jardueren bidez, euskalkian irakurtzeak haur ezberdinen ahozko komunikazio-gaitasunean izan duen eragina neurtzeko. Orokorrean ondorioztatu da euskalkian egindako irakurketak gaitasun hori osotu duela, nahiz eta euren ama-hizkuntzaren arabera emaitza ezberdinak eman diren.
GAKO-HITZAK: ahozko komunikazio-gaitasuna, irakurketa esanguratsua, konstruktibismoa, ipuina,
euskalkia

Erreferentzia

Beaskoetxea, Udane; Iruskieta, Mikel. (2019). «Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu
esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan»; Tantak, 31(1), 53-80. (https://doi.org/10.1387/tantak.20149).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.