Jon Altunak, HEZikt graduondokoko irakaslea, Andrea Goñirekin elkarlanean, EKI hezkuntza proiektu berritzailea eta bere ikasgaikako inplementazioari buruzko azterketa izeneko artikulua eman berri du argitara Tantak aldizkariaren 31. alean.
Laburpena
Hezkuntza etengabeko berrikuntzan bere funts eta forma birdefinitzen joan da, metodo, teoria eta proiektu berrien bitartez. Egungo gizartearen eskaerari erantzun emanez, EKI proiektu berritzailea konpetentzietan oinarritutako ebaluaziora eta formatu digitalera hurbiltzen da. Artikulu honetarako buruturiko ikerketa lanak ikasgaika EKI proiektuaren metodologiaren inplementazioa eta asebetetze maila ezagutzea du helburu. Horretarako, ikastola bateko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 108 ikaslek eta mintegi ezberdinetako 3 irakaslek hartu zuten parte. Lagina honen ezaugarri bereizgarria Bigarren Hezkuntza osoa EKI proiektuan murgilduta eman dutela da. Ikasleriak Likert motatako galdeketa erantzun zuen eta irakasleriak eztabaida talde batean hartu zuen parte, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bilduz, hurrenez hurren. Maiztasun eta bariantza (ANOVA) analisiak egin ziren emaitzek ezberdintasun estatistikoak esanguratsuak azaleratuz, ikasgai ezberdinen ezarpenean eta EKIk bere proiektuan funtsezkoak hartzen dituen helburuen lorpenean.
un eta bariantza (ANOVA) analisiak egin ziren emaitzek ezberdintasun estatistikoak esanguratsuak azaleratuz, ikasgai ezberdinen ezarpenean eta EKIk bere proiektuan funtsezkoak hartzen dituen helburuen lorpenean.
Erreferentzia
Goñi, A., Altuna, J. (2019). «EKI hezkuntza proiektu berritzailea eta bere ikasgaikako inplementazioari buruzko azterketa»; Tantak, 31(1), 27-51. (https://doi.org/10.1387/tantak.20128).