Udako Euskal Unibertsitateak 2019ko ekainaren 20an Bilbon antolatu zuen “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana izeneko jardunaldia. Egitarauaren barruan Digitalizazioa eta Hezkuntza mahai-ingurua izan zen. Bertan, Montse Maritxalar (UPV/EHU, IXA, UEU), Joseba Abaitua (DU) eta Xabier Mujika (Berritzegune Nagusia) izan ziren, Mikel Iruskieta moderatzaile zela.
