Zabalik dago Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan izeneko ikastaroan izena emateko epea. Mikel Iruskieta, HEZikt graduondoko zuzendaria, izango da irakaslea eta helburu nagusiak ondokoak dira: hizkuntza-teknologiak ikuspuntu kritiko batetik aztertzea eta praktikari begira zer-nolako aplikazioak izan ditzaketen zerrendatzea.
Horretarako, hizkuntza-teknologiak material errealak erabilita sorturiko adibideekin azalduko dira: jakintza teknikorik gabe, testu-multzoak kudeatu, datuak lortzeko eta bistaratzeko teknologia erabiliko da.
Ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du 019ko urriaren 4tik azaroaren 8ra bitartean, eta helburu nagusia da hizkuntza-teknologiak ikuspuntu kritiko batetik aztertzea eta praktikari begira zer-nolako aplikazioak izan ditzaketen zerrendatzea. Informazio gehiago
Oso ikastaro interesgarria dirudi! Zorionak egiten ari zareten lanagatik!
Atsegin dutAtsegin dut
Eskerrik asko, Patxi.
Atsegin dutAtsegin dut