On-line irakaskuntzan komunikazio-estrategiak: idatzikoa eta ahozko trebetasunak

Hona hemen Mikel Iruskietak 2018-2019 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Hizkuntzen i(ra)kaskuntza: “on-line irakaskuntzan komunikazio-estrategiak: idatzizko eta ahozko trebetasunak” izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.


Bosgarren moduluko bigarren gai honetan on-line irakaskuntzan baliagarriak izan daitezkeen komunikazio-estrategiak ikusi ditugu ahozko eta idatzizko trebetasunak teknologiarekin lantzeko. Alde batetik, ahozko trebetasunak lantzeko, irakurketa ozen esanguratsuko estrategiak on-line edo b-learning testuinguruetan duen garrantziaz hausnartu dugu eta aurreko gaian hasitako ikastunitateko ariketa txiki bat prestatu dugu. Irakurketa hori hobetzeko markaketa-sistema bat proposatu dugu eta proba batzuk egin ditugu. Ereduak ikusi eta elkarren grabaketak entzun eta baloratu. Lan bikainak egin dituzue! Bai horixe! Horrez gain, bideo-eskola bat aztertzeko Video ANT sistemaren adibidea eman dugu eta H5P erabiliz bideon gainean Moodlen egin daitezkeen ariketak erakutsi ditugu hautazko materialean.

Bestalde, idatzizko trebetasunak lantzeko eta datuetan oinarrituriko irakaskuntzan trebatzeko, klasean corpusetatik KWIC sistema nola erabili ikusi dugu eta zuok nabarmendu duzue ikasleek nola landu dezaketen gramatika, beraiek idatzitako testuak berrerabiliz eta beraiek irakasle rola harturik. Horrez gain, testuen zuzenketa digitalak egin ditugu Markin Tool tresnarekin eta abantaila hauek nabarmendu dituzue:

  • Etiketa positibo zein negatiboak jar daitezke eta puntuazio bidez mailakatu, baita iruzkin zehatzak egin.
  • Ikasle-taldearen estatistikak atera eta modu grafikoan erakutsi, modu errazean kalkulu-orriak erabiliz.
  • Ikasleak ez dauka ezer instalatu beharrik, nahikoa du irakasleak egindako zuzenketa nabigatzailearekin zabaltzea eta pantailan oso modu garbian azalduko zaizkio zuzenketak eta estatistikak. Baina ezin da Xuxenekin integratu. Ikasleek beste tresna batzuk bilatu dituzue:
  •  iPeer: http://ipeer.ctlt.ubc.ca/wiki
  • Inspera: http://www.inspera.com/e-marking.

Horiek eta zuon lanetan aipatu dituzuen ideia freskoak probatzeko denbora behar orain! Eskerrik asko #hezikt 2018-2019ko ikasleoi.

Erantzun bat “On-line irakaskuntzan komunikazio-estrategiak: idatzikoa eta ahozko trebetasunak” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.