Mikel Iruskieta eta Montse Maritxalar Ikasteko ingurune digitalei buruzko world-cafean izango dira

Aurten Bai Fundazioak 2019ko otsailaren 21en Ikasteko ingurune digitala: joerak, garapenak eta lehentasunak. izeneko world-cafea antolatu du Bilbon. Topaketa horren helburua da modu lasai eta informalean ingurune digitalak dakarren erronkari aurre egin ahal izateko iritziak eta ikuspuntuak partekatzea eta eztabaidatzea.

Ondoko prozedura erabiliko da:

Aurretik, zentratzeko eta informazioa ordenatzeko, lau hizlari izango ditugu; bakoitzak 20 minutuko azalpena emango diguna. Horren ostean, jaso dugun informazioa eta ditugun esperientziak eta iritziak lagun, gaiaz mintzatzeko tartea izango dugu, world cafe dinamika baliatuta.

Hizlari horien artean Mikel Iruskieta eta Montse Maritxalar izango dira, HEZikt graduondokoko Batzorde Akademikoko kideak eta irakasleak, eta ondokoa aukezktuko dute: Euskaraz nolako garapenak gara daitezkeen, edota dauden tresnen egokitzapenek bideragarriak diren zein zenbait baliabideren mugak.

Informazio gehiago hemen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.