Jendartea eta hezkuntza: aukerak

Hona hemen Gorka Juliok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Jendartea eta hezkuntza: Aukerak izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Bigarren moduluko hirugarren gai honetan, hiru blokeetan zehar IKTen erabilerak hezkuntzan izan ditzakeen zenbait kontzeptu, praktika, gomendio eta eztabaida landu ditugu. Moduluaren helburua, teknologiak eskaintzen dituen aukerak era kritikoan aztertzeko mekanismoetan sakontzean datza, aukera hauek baliatu ahal izateko ezinbestekoa dena. Marko orokor kontzeptual batetik hasi, ahalduntze teknologiko integralerako gako batzuk aztertuz, zenbait teknologiek egiten duten ekarpena adibide bidez etorkizunera proiektatuz.

Hezkuntza komunitatean, parte hartze komunitateak eraikitzeko behar etengabea da. Prozesu gehienak, komunitate horietan kanpoan zein barrurako komunikazioa eta teknologiaren papera zein izan behar duen definitzeko garaian duda asko sortzen dira. Horretarako kontutan hartu beharko, partaidetza lantzeko marko orokorra osatzeko aurretik zenbait kontzeptu ezagutu eta horiei denei zentzua ematen dion marko orokorra aurkeztu dugu.

• Partaidetza komunitatea: partaide izango direnen komunitatea.
• Konpromiso mailak: partaideek beren artean ezarriko dituzten konpromiso mailak.
• Komunikazio motak: partaideen artean erabiliko diren komunikazio motak.
• Bitartekaritza ereduak: sustatuko den partaideen arteko bitartekaritza ereduak.

Ondoren aukera bezala, hezkuntza prozesuetan ahalduntzea bilatzen dela kontutan hartuz, hori lortzeko eman behar den ezinbesteko ezaugarritako bat autonomia dela ikusi dugu. Arlo teknologikoa eta hezkuntza loturik, autonomia hori eskuratzen laguntzeko, hiru arlotako sailkapen baten bidez, autonomia hori lantzeko lagungarri izan daitezken tresna edo baliabideak errepasatu ditugu.
Amaitzeko sarean aurki daitezkeen baliabideak erabiliz hainbat gai nola ikasi/irakatsi daitezkeen landu dugu: irudi digital libreekin lan egin, web teknologiak, programazioa, gailu libreak…
Osatzeko markoa elikatzen duten bideo eta hainbat erreferentzia landu ditugu, saio presentzialean sakonduko ditugunak.

2 erantzun “Jendartea eta hezkuntza: aukerak” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.