Jendartea eta hezkuntza: arriskuak

Hona hemen Urko Fernandezek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Jendartea eta hezkuntza: arriskuak eta aukerak izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Bigarren moduluko lehenbiziko gai honetan azkeneko hamar urte hauetan teknologiak eta, batez ere Internetek ekarri dizkigun erronkak eta arriskuak izan ditugu aztergai, lehenbiziko partean.
Haur eta nerabeek Interneten aurkitzen dituzten esperientziak, gatazkak eta arriskuak kudeatzeko tresnak behar dituzte. Askotan, tresna edota irtenbide teknologikoetan jartzen dugu arreta (antibirusa babes moduan instalatzea, pribatutasuna ondo konfiguratzea…), baina behar dituzten eta beraiekin landu beharko genituzkeen tresnak analogikoagoak dira, betidanik ikasi eta irakatsi ditugunak. Egungo ikasleek beraien emozioak Interneten kudeatzen ikasi behar dute, eta hori esker, gutxinaka testuinguru digital honetarako prestatuagoak izango ditugu.
Bai foroetan, baita bidalitako azken lanetan jasotako ekarpen askotan teknologiaren gehiegizko erabilpen arduragabeak sorrarazten dituzten arazoak planteatu dituzue, horiek ikastetxeetan lantzeko proposamenak partekatuz. Arazo desberdinak, baina guztietan mugikorra beti elementu komuna bezala. Nahiz eta ikastetxe askotan debekaturik egon, mugikorra sartu eta erabiliko dute, eta esperientziak erakutsi digu debekua ez dela irtenbidea, arazoa ezkutatzeko aitzakia baizik.
Txikitatik mugikor eta bestelako pantaila txikiak beraien eskura jartzen ditugu, eta inongo prestakuntzarik gabe ezinezkoa da bere kabuz erabilera arduratsu eta seguru bat egitea. Online duten esperientzia erreala da, ez birtuala, benetako ondorio eta irakaspenekin, eta ezin diegu erantzukizun guztia gurasoei utzi, teknologiak ekarri dituen aldaketak ulertzea eta menperatzea ez delako batere erraza. Prestakuntza hau, beraz, hezkuntza formalean ere aurrera eraman beharko genuke, eta honen inguruko erabaki politikoak iritsi baino lehen eskura ditugun aukerak, baliabideak eta uneak aprobetxatu behar ditugu teknologia berrien erabilera egokia egiteko beharrezkoak diren ezagutza eta trebetasunak irakasteko.
Interneteko erraldoiek (Google, Facebook, Amazon…) aurkitu duten petrolio digitala gure pribatutasuna dela argi geratu da, baina orain ikasten ari gera petrolio hori erauzteko lehenbizi gure atentzioa harrapatu behar dutela, eta behin haien plataformako zerbitzu eta edukiak kontsumitzen ditugula, oharkabetuak mantendu behar gaituztela gure erabaki onak hartzeko irizpidea baliogabetzeko.
Silicon Valley-n sortutako erraldoi neoliberal hauek gero eta erabiltzaile gazteagoak harrapatzeko trikimailuak sortzen ari direla ere ikusi dugu, etorkizuneko kontsumitzaile ahalgabeak sortzeko. Nerabeak Instagram bezalako sare sozial batean harrapatu ditzakete, baina haurren pribatutasuna Europan mailan Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak babesten duenez, bestelako eduki eta tresna digitalak haurren eskuetara gerturatzen hasi dira. Haurren atentzio, ilusio eta energia guztia xurgatzeko, alde batetik TikTok bezalako sare sozial sinple, dinamiko eta bideratuak eskaintzen hasi dira, eta bestetik jolasten eta solasean ibiltzeko bideo-joko batzuk berreraiki dituzte (adib. Fornite), praktikan sare sozialak bezala tratatu behar ditugunak.
Ez baditugu sare sozialak eta bestelako aplikazio digitalak menperatzen, hauen atzean dauden enpresen eskrupulurik gabeko interes ez-zintzoak menperatuko gaituzte. Dieta digitala egiten hasi beharko gara, eta horretarako kontsumitzen dugun azukre digital kopurua gutxitzen ikasi behar dugu: Netflix, YouTube, Facebook, Whatsapp, Instagram, Fortnite eta bestelako aplikazio/zerbitzu digital arrakastatsuak alternatiba osasuntsu, etiko eta seguruagoekin ordezkatuz.
Eskubideak kalean eta sarean borrokatu behar dira; pribatutasunaren babesa lehentasunezko eskubide bezala defendatu izan dugun moduan, biztanleriaren eta, batez ere, haur eta nerabeen atentzioaren babesa ere borrokatzen hasi behar gara. Kolektiboki aldaketak gauzatu al ditzakegu, baina indibidualki indargabe eta nahiko galduta gaude. XXI. mende honen %20 jadanik kontsumiturik daukagun une hau inflexio puntutzat hartu behar dugu, eta erroko arazoei eraso egiten hasi behar gara.

2 erantzun “Jendartea eta hezkuntza: arriskuak” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.