Materiala sortzeko estrategiak eta baliabideak

Hona hemen Mikel Larrañagak eta Itziar Aldabek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren laugarren moduluko Materiala sortzeko estrategiak eta baliabideak izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.


Laugarren moduluko hirugarren gaian ahozko zein idatzizko komunikazioa lantzeko materiala sortzeko baliabideak eta estrategiak landu ditugu. Alde batetik, estandarraren erabilera eta baliabide biltegiak ikusi ditugu. Sortutako materialaren berrerabilgarritasuna ahalbidetzen duten SCORM eredua eta QTI estandarra ikusi ditugu. Gainera, sortutako materiala partekatzeko erabiltzen diren baliabide biltegiak aurkeztu ditugu.

Bestalde, hizkuntzaren tratamendu automatikoak materialen sorkuntzan nola lagundu dezakeen ikusi dugu. Irakasle zein ikasleek euskara lantzeko eskuragarri dituzten hizkuntza baliabideak ikusi ditugu.

Jardueren bitartez kontzeptu teorikoak praktikan jarri dituzue. Gaian landutako tresnak era ezberdinetan erabili dituzue moduluko azken produktuari begira. Ataza interesgarriak eta ikasleentzat erakargarrriak sortu dituzue, hezkuntzak ez duela aspergarria izan behar erakutsiz. Azkenik, ondoko kasuetan egindako esfortzua azpimarratu nahiko genuke:

  • Aurrez aurreko saioetan SCORM eta QTI erabili ahal izateko egin duzuen saiakera.
  • Gaian zeneukaten materiala begiratzeaz gain egin duzuen sakonketa eta ikerketa lana.
  • Material osagarria aztertu eta euskararen tratamendu automatikoak material sorkuntza erdi-automatikoan nola lagundu dezakeen aztertu izana.

2 erantzun “Materiala sortzeko estrategiak eta baliabideak” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.