Hizkuntzen i(ra)kaskuntza online: ezarpen baten adibidea (bai&by)

Hona hemen Entzi Zubirik 2020-2021 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bosgarren moduluko Hizkuntzen i(ra)kaskuntza online: ezarpen baten adibidea (bai&by) izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

Hizkuntzen online irakaskuntzarako teknologiez hausnartzeko 30 urteko ibilbidea duen bai&by proiektuak teknologia berriez egiten duen erabilera aztertzea izan da ikasgai honen xedea. Horretarako ikasleak bai&by-n matrikulatu dira eta ordu batzuk ikasi dituzte sistemaren ezaugarriak praktikan ezagutzeko.

5.1.1. Hasierako diagnostikoa: ataza honetan bai&by-ren hasierako diagnostiko-proba burutu dute: mailaketa moldagarria eta mintza-proba labur bat.
5.1.2. Ikasketa online DDK System Irakasle birtualarekin: ikasleek 15 egunez bai&by-ren programarekin ingelesa ikasteko aukera izan dute, DDK System-en funtzionamendua eta trebetasunen lanketa, eta teknologia desberdinak (adimen artifiziala, avatarrak, hizketaren ezagutza fonetikoa…) aztertzeko aukera eskainiz.
5.1.3. Tutoretzak eta online ebaluazioa: saio sinkrono bat egin genuen ikasgai honetako ikasleek egindako ikasprozesuak zelan ebaluatzen diren ikusteko (diagnostikoa, laginak, DSIS…). Bertan ikusi genuen ebaluazio jarraitua, amaierako ebaluazioa eta ikaslearen autoebaluazioa. Azkeneko honetan, ikaslearen autonomia bultzatzeko modua eta Portfolioa erakutsi genituen.
5.1.4. Online mintza-eskolez hausnartzen: bai&by-ren euskarazko eskola bat grabatu zen ikusteko zelan ematen ditugun urrutiko eskolak: Blackboard Collaborate plataforma, arbelaren erabilera, audioak partekatu, ikasleen elkarreragina, azpitaldeak egin…
5.1.5. Taldeko hausnarketa hizkuntzen irakaskuntzaz eta teknologiaz (Azken produktua): amaitzeko, ikasleek merkatuan dauden hizkuntzak irakasteko online programak (Boga, bai&by, Rosetta Stone, Duolingo, Busuu…) aztertu dituzte euren webguneak eta bideoak arakatuz eta konparaketa bat egin dute teknologiez egiten duten erabilera aztertuz, eta gauza eredugarriak eta hobetzekoak aipatuz.

Benetan desio dugu bai&by-ren zerbitzua eta gure produktua ezagut dezazuen egin dugun ahalegina baliagarri gertatu izana. Oso gustura ibili naiz gure proiektua aurkezten eta eskertzen dut zuek jarritako arreta eta egindako ekarpenak, batzuk oso aberasgarri suertatu zaizkidalako.

2 erantzun “Hizkuntzen i(ra)kaskuntza online: ezarpen baten adibidea (bai&by)” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.