E-­learning-­erako baliabideak

Hona hemen Amaia Arroyok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren hirugarren moduluko E-­learning-­erako baliabideak izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

3.1_baliabideakSarean, komunikazioa aldatu egiten da; beraz, informazioa beste formatu batzuetan eman beharko genuke, testuaz haratago. Gaur egun, bideoa da gehien kontsumitzen dugun formatua, baina badira beste zenbait ere. E-learning-ak sarearen errealitate hori kontuan hartu behar du eta edukiak hainbat formatutan eskaini. Horrela, eskaintza oparoagoa izateaz gain, aniztasunari erantzun ahal izango diogu, denok ez baitugu informazioa modu berean jasotzeko erraztasuna. Hori lortzeko, hainbat tresna digital ditugu eskura. Zer motatako tresnak daude? Nola sailkatzen dira? Zer eskaintzen dute? Modulu honetan, horietako tresna batzuk ezagutuko ditugu eta horien erabilerari buruz hausnartuko dugu.

1. Komunikazio digitala ulertzea eta e-learning-erako baliabideak sailkatzea

1.1. Komunikazio digitalaren ezaugarriak

  • Interakzioa: pertsonen arteko hartu-emana ahalbidetzen du, espazio-denbora eskema apurtuz. Urrun eta momentu berean ez dauden pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen da sarean.
  • Kolaborazioa: aurrekoarekin ildotik, espazio-denbora eskema apurtuta kolaboratzea ahalbidetzen du.
  • Informazio kopurua: komunikazio digitalean mugitzen den informazio kopuruak mugarik ez duela esan genezake.
  • Interaktibitatea: erabiltzaileek aurkeztutako informazioaren kontrola izan dezakete. Batzuetan, kontrol handia dute (informazioa gehitu, aldatu, ezabatu…) eta, bestetan, txikiagoa (ordena erabaki, iruzkinak egin…). Horri esker, informazioaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa ahalbidetu daiteke.

1.2. Komunikazio digitalaren formatuak eta erabilerak

E-learning-ari dagokionez, formatu bat edo beste bat aukeratzeko, honako galdera hau egin behar diogu geure buruari: zertarako? Argi eta garbi izan behar dugu sortzen dugun edukiaren helburua, horrek emango baitigu formatua eta tresna digitala aukeratzeko gakoa. Formatu edo tresna digital bat aukeratzeko arrazoia ezin da gustuaren araberakoa izan, formatu bakoitzak helburu jakin batzuk izan baititzake.

Hona hemen formatu batzuen zenbait erabilera jasotzen dituen taula:

3.1_formatua_zertarakoa

1.3. E-learning-erako baliabideen sailkapena

“Zertarako?” galdera buruan izanda, tresna digital egokia aukeratzeko gakoak eman diezazkiguke.

Hona hemen tresna digitalen sailkapena egiteko proposamen bat:

Tresna_digitalen_sailkapena
1. irudia: Hezkuntzarako tresna digitalen sailkapena (Arroyo-Sagasta, A.)

2. Hezkuntzarako tresna digitalen hitzapasa

Hona hemen partaide guztion artean sortutako hitzapasa:

Hitzapasa_2017-18

3. Erreferentziak

  • Kaplún, M. (1998): Una pedagogía de la comunicación. Ediciones de la Torre, Madrid.
  • Moreira, M. A. (2008). La innovación pedagógica con TIC y el desarrollo de las competencias informacionales y digitales. Investigación en la Escuela, (64), 5-18. Hemendik jasoa: https://labur.eus/WvxHK
  • Cacheiro-González, M. L. (2011). Recursos educativos TIC de información, colaboración y aprendizaje. Pixel-Bit: Revista de medios y educación, (39), 69-81. Hemendik jasoa: https://labur.eus/fGJYX

One thought on “E-­learning-­erako baliabideak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.