Pentsaera konputazionalerako tresna aplikatuak eskolan

Hona hemen Edurne Larrazak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Pentsaera konputazionalerako tresna aplikatuak eskolan izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

PKGooDefinizioz, pentsaera konputazionala pentsaera prozesu bat da zeinarekin, konputagailu baten bitartez problema baten ebazpena aurrera eramango den.

Programazioaren eta konputazioaren bitartez pentsaera-konputazionala garatu egiten dela ez dago zalantzarik. Galdera da ea pentsaera-konputazionala beste arloetan landuta eragina izan ote dezakeen programazioaren irakaskuntzan.

Gu ezagunetik abiatu gara. Code.org tresnak programazioaren oinarriak lantzeko tresna ugari eskaintzen dizkigu eta “Artista” edo marrazketarako tresna aukeratu dugu.

Tresna honen bitartez, pentsaera konputazionalaren ondorengo eremuak landu ditugu:

poster

Kontzeptuak:

  • Logika aurkitu: inguruneak eskaintzen dizkigun tresnak nola dira baliagarriak eskatzen zaigun marrazkia irudikatzeko? Geometria, angeluak, eta abar erabili beharko ditugu.
  • Deskonposaketa: edozein irudi marraztu behar izan dugula ere, bere alde eta  angeluetan deskonposatu behar izan dugu. Irudiak konplikatzen joan dira eta deskonposaketa gero eta gehiago egin behar izan dugu.
  • Algoritmoak: deskonposaketa inguruneak eskaintzen dizkigun tresnen arabera egin behar izan da. Horrek eramaten gaitu problemaren atal txiki horietako bakoitza, tresna edo kode-bloke batekin egin ahal izatera. Horrela irudia osatuko zuen algoritmoa egin dugu.
  • Ereduak: aurretik eginak genituen irudiak oso baliagarriak izan dira. Azken batean logika bat jarraituz, karratua, pentagonoa, hexagonoa eta abar marrazteko eredu bera jarrai daiteke. Baita zirkunferentzia marrazteko ere!
  • Abstrakzioa: zirkunferentzia arku itxi bat bezala ikus dezakegu, bada ere alde askotako poligono bat. Zenbat aldetako poligonoa marraztu beharko genuke gure begiak engainatzeko?
  • Ebaluazioa: Marraztu al du Artistak espero genuena? Ezezkotan, non erratu da/gara?

Hurbilpenak

  • Aritu: zirkunferentziaren ataza egin aurretik zeregin sinpleagoetan jardun gara eta esperimentatzeko tartea izan dugu. Zirkunferentziaren zereginean ere jardun zitekeen esperimentatzen.
  • Sortu: pentsaturiko pausuak praktikan jarri, errepikapenen blokea, aurrera egiteko blokea eta zenbat pixel, biratzeko blokea eta zein norabide eta zenbat gradutan.
  • Araztu: ebaluazio egoki baten ondoren akatsak non dauden bilatu egin behar da eta horiek zuzendu.
  • Eutsi tinko: askotan emaitza ez da lehenengoan atera eta batzuetan gogoa ere izan dugu Artista pikutara bidaltzeko, baina eutsiz gero, lortu egiten da emaitza zuzena eta ah zer poza orduan!
  • Kolaborazioa: ez da izan jarduera hauen helburu nagusia. Ariketak ez ziren oso zabalak eta oro har nork bere kabuz egitekoak baziren ere, kasu batzuetan lankideen laguntza behar izan dugu. Dena den, programazioko proiektu handiagoetan oso ohikoa izaten da lana banatzea, deskonposaketaren zatiak lankideen artean banatzea, lana erosoago egin ahal izateko. Gerora, zati horiek batu egin beharko dira eta horrek kolaborazio maila handia eskatzen du ezin baitira gauzak nork bere erara egin, besteak ere kontuan hartu behar dira.

Irakurgaiak aukera eman digu ikusteko hauetako eremu bakoitza landu daitekeela beste arloetan ere, ez da bakarrik programazioan edo informatikan lantzen den zerbait. Gainera, pentsaera konputazionala garatuta izatea lagungarria izan daiteke beste hainbat arlotan. Dena den, Good (and Bad) Reasons to Teach All Students Computer Science irakurgaian adierazten den bezala, informatika, programazioa eta horrelakoak lantzeak pentsaera konputazionala garatzen badute ere, edo beste arloetan pentsaera konputazionala lantzen bada ere, oso zaila da ezagutza transferentzia egitea arlo batetik bestera. Horregatik galdera gisa planteatzen dugu:

pentsaera konputazionalaren eremu bat lantzen ari garenean, lagungarri izan al daiteke hori esplizitu egitea?

 Adibide gisa, testu baten deskonposaketa egiten ari bagara hizkuntza ikasgai batean, ikasleak ohartaraztea testua bere osotasunean ezin dela landu eta zati txikiagoetan banatu egin behar dela eta hori ez dela bakarrik gertatzen testuekin baizik eta oro har sortzen diren problemekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s