Hona hemen Urtza Garayk 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.
Ikasgai honetan ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak unibertsitatean zeintzuk izan behar duten landu dugu. Horretarako, irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak aztertu ditugu.
Ikasleei dagokionez, Europa mailan, zenbait herrialdetan, hezkuntza politikaren baitan definitu eta kokatu direla unibertsitateko ikasleen konpetentzia digitalak ikusi dugu. Bestalde Estatu Espainiarrean, graduko ikasketen ikasketa planetan zehazten dira gaitasun hauek. Hau da,unibertsitate bakoitzean ikasleen konpetentzia orokorrak eta berariazkoak definitzen dira. Orokorrak ikasle guztientzat dira, gradua edozein dela ere. Esaterako: pentsamendu kritikoa, arazoen ebazpena eta gisakoak. Berariazko konpetentziak graduari espresuki lotuta egoten dira, eta konpetentzia orokor eta berariazko horien ba itan, IKT konpetentziak egongo dira.
Horren aurrean, Ci2 proiektua sortu zuten CRUEk eta REBIUNek, elkarlanean. Baina DIGCOMPek indarra hartu ahala, marko horretara egokitzeko beharra ikusi zuten, euren webgunean bertan azaltzen duten moduan.
Irakasleen gaitasun digitalak unibertsitateko irakasleei rola aldatzera bideratu ditu. Europan, Boloniako prozesuaren eskutik etorri da, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ulermenean eman den aldaketagatik. Hortaz irakaslearen eginbeharrak ondorengoak direla azaldu dugu:
- Bere irakaskuntza eta ikaslearen ikaskuntzaren plangintza.
- Ikasleak gidatu eta tutore-lana.
- Ikaskuntza autonomoa erraztea.
- Ikaskuntza esanguratsua sustatzea.
- Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea.
TPACK ereduan amaitu da ibilbidea eta horrekin batera Unibertsitateko irakasleen gaitasun digitala definitzen duten dekalogoak sortu ditugu.
Erreferentziak
- CABERO, J.; MARÍN, V. y CASTAÑO, C. (2015). Validation of the application of TPACK framework to train teacher in the use of ICT. @tic. revista d’innovació educativa, 14, 13-22
- UNESCO. (2011). UNESCO ICT Competency Framework for Teachers.
Reblogged this on Hezikasiren gunea (HEZikt 2017-18) and commented:
2.4 atalaren laburpena. Gaitasun digitalak unibertsitatean [i(ra)kasleak]
Atsegin dutAtsegin dut